Oroimen historikoari buruzko astea

ARGAZKI ERAKUSKETA

“ISILDUTAKOA LURPETIK ATERATZEN. Egia, justicia eta erreparazioa”

Urriaren 21etik 29ra, Kultur Etxeko areto nagusian.

Bisita ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00-21:00.

DOKUMENTALA eta SOLASALDIA
“A UN PASO” Aurkezpena eta solasaldia Joseba Eceolazaren eskutik.

Urriak 21, ostirala, 19:30ean Kultur Etxean.

Gerra zibila eta frankismoaren izugarrikerien ondorioz kaltetutakoen inguruko datu objetiboak eta biktimen kontakizunak tartekatzen dira dokumentalean. Zazpi kontakizunen bitartez, garai haietan gertatutakoaren ideia bat egiteko aukera izango dugu.

ANTZERKIA “POR LA ESPALDA”

Sarrera: 4,10 €

 

Urriak 29, larunbata, 20:00etan Kultur Etxean.

La Puerta Roja Teatro.

Memoria historikoari buruz Nafarroan lehen aldiz idatzi eta mustutzen den antzerki lana da. Lan honek Gerra Zibila atzeguardian zapalketa latza pairatu zuten emakume, ama eta alaben begiradaren bidez kontatzea du helburu. Oraindik ere idatzi eta antzeztu gabe jarraitzen duen emakumeek jasandako bortizkeriaren drama.

Josu Castillok idatzi eta Angel saguesek zuzendutako lana.

Antolatzaileak: La Puerta Roja Teatro, Nafarroako Fusilatuen Familiartekoen Elkartea eta Uharteko Udala.

You may also like...