UMBRAS DE PARADOX 2014

carteldefinitivo

7. urtez jarraian, ALTER PARADOX Elkarteak, “Umbras de Paradox” jardunaldi ludikoak aurkezten dizkizuete. Jardunaldiak Ugarrandia kiroldegiko esparruan burutuko dira, Uharteko Ugarrandia etorbideko 2 zenbakian kokatua. Jardunaldiak abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 17an ospatuko dira eta zabalik daude bertatik pasa nahi duen pertsona ororentzat, aisialdi alternatiboaz gozatu ahal izateko. Jardunaldi horiek Uharteko Udalaren babesa dute, Gazteria eta Kirol arloen bitartez.

Zer ote dira aisialdi alternatiboko jardunaldi horiek? Galdetuko duzue.

Jardunaldiak irauten duten egunetan, gazte (eta ez hain gazteak) talde handi batek hainbat jarduera ludikoetan parte hartuko dute: rol-jokoak, taula-jokoak, rol zuzenean, Wargames, Cardgames… Jarduera horiek, gaur egun, ez dira erreferenteak, aisialdi pasiboa eta komertziala diren bezala. Gainera, bereziki egokituta dauden lekuak ditugu etxeko txikienak ere jardunaldiez goza dezaten.

Bizi garen gizarte honek pixkanaka-pixkanaka baztertzen joan da aisialdi aktiboa, taldekakoa, non denok batera jarduera batzuk eratu ditzakegun eta besteen konpainiaz gozatu, aisialdi “aktibo” hori pixkanaka-pixkanaka, beste aisialdi “pasibo” batean bihurtuz. Alter Paradoxekoek irudimenaren ahotsa berpiztu nahi dugu, taldeka sortzearen plazera eta lagun berrien eta betiko lagunen konpainiarekin gozatzea.

Egun batzuetan zehar zuen lagunekin jarduera berriez gozatuko duzu etxetik urrun. Jardunaldiak doakoak dira eta, nahi izanez gero, lotan ere geratu ahalko zarete.

Zalantzaren bat gehiago? Ez zaitez ba berandutu eta galde iezaguzu nahi duzuna ondorengo posta elektronikoan alterparadox@alterparadox.es. Ondorengo web orria ere begiratu dezakezue: www.umbrasdeparadox.es

Umbras de Paradox 2014ei buruzko informazioa

–        Jardunaldien iraupena: abuztuaren 14an, ostegunean, 10:00etan hasiko dira (nahi zeta antolakuntzak 09:00etatik bertan egon) eta 17an, igandea, bukatuko dira amaierako bazkariaren ostean.

–        2013ko jardunaldietan izandako parte-hartzea: 492 pertsona eman zuten izena.

–        2013ko jardunaldietan parte hartu zuten guztira: 550 pertsona.

–        2014ko jardunaldietarako programatutako jarduerak: 110 inguru, lau egunetan zehar banatuak, eguneko 24 orduetan.

 

You may also like...