Kirola


Uharteko Udalaren Kirol Zerbitzua udalerrian kirola kudeatzeaz arduratzen den zerbitzua da.
Haren helburu nagusia Uharten kirola eta jarduera fisikoa sustatzea da, bizimodu osasungarria lortzeko eta, aldi berean, herriko jendearen arteko harremanak bultzatzeko.
Hartara, kirol eta jarduera fisiko sorta zabal zabala eskaintzen dizu, Patronatuak berak kudeatzen dituen kiroldegietan egiteko.
Kirolak eta jarduera fisikoak sasoian mantentzen laguntzeaz gain, herriko jendea ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera emanen dizute, kirolean aritzen bazara. Kirol Zerbitzuak, halaber, klubak eta kirol taldeak osatzea sustatzen du; talde horiek 14-15 urtetik gorako lagunek osatutako taldeak izaten dira, eta gustatzen zaien kirolean aritzen dira. Uharten, zehazki, holako kirol talde eta klubak hamabi dira, eta ezagutu nahi zaituzte.

KIROL JARDUERAK
Kirol Zerbitzuak kirol jardueren programa zabala eskaintzen dizu; gehienak urritik ekainera egiten dira, eta adin-taldeen arabera banatuta daude:
Kirol aurreko jokoak (4 eta 5 urte).
Kirol eskolak (6tik 14 urtera arte): futbola, eskubaloia, pilota, gimnasia erritmikoa, gurpil gaineko kirolanitza, atletismoa, batudanzz, triatloia, karate eta erremontea.
14 urtetik gorakoentzako jarduerak: mantentze-gimnasia, pilates, aerobic, zumba, yoga, GAP, latindar dantzak, acuaerobic, spinning, entrenamendu funtzionala, tonofit, Trx.
Adinekoentzako jarduerak (55 urtetik gora): gimnasia terapeutikoa eta ariketa fisikoa.
Urritik ekainera, igeriketa-ikastaroak ere antolatzen dira adin eta maila guztientzako.
Uda partean, kirol programa zabala egiten da udal igerilekuetan; hain zuzen, igeriketa eta
triatloi ikastaroak antolatzen dira, jolasak, tailerrak eta askotariko txapelketa.
Kirol Zerbitzuak, era berean, halako ekitaldi jakin batzuk egiten ditu urte osoan, herrian bizi den edonorentzako: adibidez, bizikletaren eguna, Uharteko duatloia, kirol astea, etab.
EZ DA BEHARREZKOA egoitza-baimena edo erroldatze-agiria izatea jardueretan aritzeko.

OSASUNA
Udalaren Kirol Zerbitzuak, Uharteko osasun- etxearekin elkarlanean, herrian “Botika gutxitu eta gehiago mugitu-zure osasunagatik bat eginik” egitasmoa martxan jarri du.
Honen bitartez, osasun-etxeko pertsonal sanitarioak paziente kronikoei jarduera fisikoa preskribituko die, “kirol” errezeta baten bitartez. Pazienteak, farmaziako ohiko errezetaz gain, bere osasun arazora
bideratutako jarduera fisiko bereziko errezeta bat eskuratu ahalko du, eta horrekin udalaren kirol instalazioetara joanen da dagokion osasun kirol programan berehala sartzeko (errezetan zehaztuta dago)
Egun ondorengo programak daude martxan:
– HIDROTERAPIA EGITARAUA: giltzaduraren mugikortasunean edo tonu muskularrean eragiten dien giltzadura-apofisia edo/ eta prozesu neuro-muskularrak dituzten pertsonentzako; fibromialgia dutenentzako; afektibitate-nahasmenduak edo estresa duten pertsonentzako (zaintzailearen sindromea).
– KARDIO OSASUN EGITARAUA: arazo kardiobaskularra, hipertentsioa, kolesterola, obesitatea duten pertsonentzako; HTA, II motako Diabetesa.
– NEURO-TERAPIA AKUATIKOA EGITARAUA: arazo neurologikoak duten pertsonentzako.
– ADINEKOENTZAKO EGITARAUA.
– MEMORIA ETA PSIKOMOTRIZITATE EGITARAUA: mendekotasuna duten adineko
pertsonentzako. (info +: osasun-etxeko pertsonal sanitarioa kontsultatu edo Kirol Zerbitzuan)

 

KIROL INSTALAZIOAK

UGARRANDIA KIROL INSTALAZIOAK:

Igerileku estaliak eta estali gabeak, pilotaleku luze estalia eta pilotaleku motz estali gabea, kiroldegia, fitness-aretoa, erabilera anitzerako hainbat gela, sauna finlandiarrak eta lurrunezko bainuak, berdegunea, askaldegiak, haur parkea eta tenis eta padel pistak (Ipartenis enpresak kudeatuak).
ARETAKO KIROL EREMUA: belar artifizialeko futbol-zelaia, saskibaloi-zelaia eta atari zabaleko aparatu-ibilbidea.
TOKI-ALAI pilotalekua
Kirol instalazioak erabiltzeko eta alokatzeko aukerei buruzko argibideak jasotzeko, jarri harremanetan Kirol Zerbitzuarekin.

UHARTE IZOTZ JAUREGIA.
Nafarroan dagoen izotz pista bakarra, jarduera ugari eskaintzen dituena: irristatze saio libreak, adin guztietarako izotz irristatze, hockey eta irristatze artistikoko ikastaroak, ikastaro trinkoak, urtebetetze ospakizunak.
Helbidea eta kontaktua: Itaroburua, 5 (Itaroa Mekataritza Gunearen ondoan). 31620-Uharte,
tfno. 948337651,
info@huartepalaciodehielo.com;
www.huartepalaciodehielo.com
Zabalik astelehenetik igandera, irailetik maiatzera.

ITAROA HUARTE SPA & SPORT
Kirol zentroan fitness, kardio eta pisu libreko aretoak daude. Gidatutako jardueren eskaintza
zabala. Hortaz gain, zentroan bainuetxe bat dago: kanpoko eta barneko igerileku klimatizatuak, propietate desberdinak dituzte 4 ur-putzu (ur-putzu polarra, ur-putzu gazia, ur-putzu beroa eta sentsazio ur-putzua), bainu turkiarra, ohe termikoak eta ur-oheak eta mota ezberdinetako dutxak.
Estetika Zerbitzua, zerbitzu katalogoz abal batekin: erlax masajeak (delicatessen, ekialdekoak, aromatikoak), masaje estetikoak (murriztaileak, drainatzaileak, sendotzekoak), aparatologia, manikura, pedikura,.. Helbidea eta kontaktua: Itaroburua, 5 (Itaroa Mekataritza Gunearen ondoan). 31620-Uharte, tfno. 948357742,
spasportitaroahuarte@gmail.com,
www. spasportitaroahuarte.es
Zabalik astelehenetik igandera.


HERRIKO KIROL KLUBAK
Ondoren, herriko klub eta kirol talde guztien zerrenda zehatza ageri da. Haiekin hitz egin nahi baduzu, deitu Kirol Zerbitzura eta haiekin harremanetan jarriko zaitugu.
Uharte Eskubaloi Taldea: gizonezkoen eskubaloia eta emakumezkoak.
Baloncesto Huarte: gizonezkoak, senior kategoria.
Club Deportivo Itaroa Huarte: Futbola.
Uharku Eskola Taldea: arku-tiroa.
Uharte Ipar Ski Taldea: iraupen-eskia
Club Pelotazale Huarte: bi atal ditu: eskupilota eta tresna.
Uharteko txirrindulari taldea.
Hiru Herri Atletiko Taldea: Atletismoa, Uharteko, Burlatako eta Atarrabiako udalerriak
hartzen ditu.
Uharte Izotz Taldea. Bi atal daude: hockeya eta irristatze artistikoa.
Uharte erritimika kluba: Gimnasia erritmikoa.
Uharteko Club Escuela de Kárate: Karatea.
Uharteko Mendi Taldea: mendi-irteerak, hainbat zailtasun-maila, garaiaren eta lekuaren arabera.
Uharte MMA (arte martzial mistoen kluba).

Udalaren Kirol Patronatua (kiroldegia):
(Ugarrandia kirol instalazioetan)
Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
Helbidea: Ugarrandia etorbidea, 2. Uharte
Telefonoa: 948 33 19 01
Faxa: 948 33 20 01
Posta elektronikoa: deportes@huarte.es

Kiroletako informazio guztia ikusi nahi baduzu HEMEN sakatu

Arriba