Kultura

KULTUR ETXEA

UDAL KULTURA ZERBITZUA

Udal Kultura Zerbitzuak kultur eta aisia jarduerak antolatu eta koordinatzen ditu.
Kultur Etxea, kulturan eta gizartean parte hartzeko lekua da, eta arte eta kultur ekitaldiak antolatzen dira bertan. Guretzako, Kultur Etxea topalekua da, harreman-tokia, denon artean gure herriko kultura eraikitzeko leku aproposa.
Uharten bizi bazara, hilero etxeko postontzian hileroko agenda jasoko duzu, Kultur eta gazteria arloko jardueren berri izan dezazun.
Agenda, halaber, Kultur Etxean bertan dago eskura, edo bestela, Gaztelekuan. Kultur Etxean hauxe aurkituko duzu:
Hileroko arte eta kultur programazioa: erakusketak; antzezlanak eta musika emanaldiak aretoan nahi plazan, sormen tailerrak, hitzaldiak, haur eta familientzako programazioa, e.a.

Udal liburutegia: txartelaren bidez, baduzu bazkide egiteko aukera, liburuak, CDak eta DVDak doan mailegutzan jasotze aldera. Gelak ere badira, ikasteko, egunkaria irakurtzeko, Interneten doan sartzeko eta haurrek liburuak irakurtzeko eta eskolako lanak egiteko.

Musika Eskola: haurrek eta helduek, urritik ekainera, musika-ikasketak egiten dituzten eta instrumentuak jotzen ikasten dute.

Erretiratuen Kluba: adinekoentzako lekua,
elkarrekin egoteko eta beren aisia antolatzeko.

PLAZALDEA
Udalak, gelak eta erabilera anitzeko lekuak ditu eskura, Uharteko auzokideen, elkarteen eta taldeen beharrei erantzuteko.
Zerbitzuaren bidez, aretoak doan uzten dira, entseguak egiteko, bilerak egiteko, elkarteen egoitza izateko eta irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiteko, betiere herriko auzokideek eta Uharten egoitza duten taldeek antolatutakoak. Horrez gain, aretoak alokairuan uzten dira, xede partikularretarako
eta irabazi-asmoa duten jardueretarako, Udalak urtero onesten dituen tasekin bat.
Plazaldean, gainera, bestelako zerbitzuak ere ematen dira:
1.- Bebeteka.
2.- Jubiloteka.
3.- Entsegu-areto intsonorizatua eta entsegu musikaletarako gela.
4.- Sormen tailerrak egiteko gelak.
5.- 2 gela, jarduera fisikoak egiteko.
6.- Bileretarako gelak.


KULTUR ELKARTEAK ETA TALDEAK
Era berean, gure herriaren kulturaren alde ari diren Uharteko beste pertsona eta taldeen ugari daude, haiekin zure kultur kezkak partekatu, haien jarduerak antolatzen lagundu eta zure auzokideak ezagutzeko aukera duzu.
KULTUR ARLOA, MUSIKA: Uharteko Txalaparta Tailerra, Epsilon Musika Taldea, Ardanbera Fanfarrea, Virgen Blanca Abesbatza, Uharteko Gaitariak, Los Pistatxos, Roberto Iriguibel eta Yessi Mariatxi Bikotea, Atxajaunak, Uharteko Jota Eskola Elkartea, Uharteko Joten Lagunak elkartea, Elektropikala Elektrotxaranga, Lubaki.
KULTUR ARLOA, DANTZA ETA FOLKLOREA:
Amaiur Dantza Taldea, Ortzondo Dantza Taldea, Erraldoien Konpartsa, Uharteko Zanpantzar taldea, Kantuz.
KULTUR ARLOA: Berdintasuna Kultur Elkartea, Inzoa Elkartea, Miravalles Elkartea.
HEZKUNTZA: Zumedia Guraso Elkartea, Urbi Guraso Elkartea, Txirrista Elkartea, Uharteko
Hezkuntza Plataforma.
GAZTEAK: Ekhi, Piztu, Munduko Argia, Batukada Takarika Tun, Cantamañanas Kultur Elkartea.
BERDINTASUN ARLOA: Andre Mari, Pil-pilean.
BESTELAKOAK: Uharteko Erretiratuen Elkartea.

Gizarte eta kultur taldeei buruzko argibideak:
www.huarte.es

UDAL KULTURA ZERBITZUA
Virgen Blanca, 2-2. (Kultur Etxeko 2. solairuan)
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30-14:00.
Telefonoa: 948 33 35 82
Posta elektronikoa: cultura@huarte.es

UHARTEKO KULTUR ETXEA:
Virgen Blanca, 2.
Atezaintza ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik
21:00tara.
Telefonoa: 689463976
Udako ordutegia: uztail eta abuztuan, 8:30etik 14:00etara.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Web: www.huarte.es Bestela,
FACEBOOKEN

TWITTER
INSTAGRAM

MUSIKA ESKOLA

Eskaintza zabala aurki dezakezu, ESPEZIALITATE asko: Musika Hastapena (5 eta 6 urte), Musika
Hizkuntza, Abesbatza, Talde Instrumentala, Akordeoia, Klarinetea, Zeharkako Txirula, Gitarra klasikoa, Gitarra elektrikoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronpeta, Txistua eta Biolina.
MUSIKA ESKOLA kalitatezko irakaskuntza eskaintzen dizu:Irakasle trebatuak, pedagogia nahiz musika arloetan formazio zabalarekin. Bakarkako nahiz taldekako irakaskuntza.
Musika hezkuntza integrala. Ikasleen prozesu ebolutiboari egokitutako metodologia.
Irakaskuntza bide bikoitza: Norbanakoari egokitutako orientazioa eta arreta.
Etorkizuneko balizko musikari afizionatu eta profesionalak.
Irakaskuntza eleanitza. Musika Hizkuntzako bi lerro: gaztelaniaz eta euskaraz (matrikula kopuruaren arabera).
MUSIKA ESKOLA egokitutako ikasketa plana eskaintzen dizu:

UHARTEKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA
San Juan plaza, 1.
UHARTEKO UDAL MUSIKA ESKOLA
Uharteko Kultur Etxea: Virgen Blanca, 2 – 2.
Telefonoa: 948 33 07 61 (Udaletxea)
Posta elektronikoa: musica@huarte.es
Weba: www.huarte.es
Kulturako informazio guztia ikusi nahi baduzu sakatu HEMEN
Arriba