🎭 ANTZERKIAREN ESTREINALDIA! 🎭

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

#GeuretikSortuak | BIDAIDE

(Metrokoadroka sormen laborategia)

🗓️ Urtarrilak 16

⏰ 19:00

📍 Arte Garaikide Zentroa

🗣️ Euskaraz

🎟 4€. 👉 huarte.es / https://es.patronbase.com/_Huarte/Productions

ℹ️ Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik?

Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.

 

GEURETIK SORTUAK

Euskaratik ekoizpen artistiko eta kulturala sustatzeko Udalbiltzaren proiektua. Bertan Uharte eta Atarrabiako Udalak parte hartzen ari dira. 37 herrik, 16 idazlek, 5 zinemagilek eta 5 antzerki konpainiak bat egin dute euskaratik eta euskarazko obra artistikoak sortzeko. Proiektuan parte hartzen duen herri edo herri multzo bakoitzari artista bat esleitu zitzaion, Uharten eta Atarrabiaren kasuan Metrokoadroka antzerki-laborategia izan da. Hiru asteko sormen egonaldiaren ondoren, urtarrilean programatuko dugun BIDAIDE izeneko antzezlana sortu dute. Proiektu orokorrean sortutako obra guztiak Uharte eta Atarrabia artean ikusteko aukera izango dugu urtarriletik maiatzera bitartean.

 

Ayuntamiento de Huarte // Uharteko Udala

Udalbiltza

Metrokoadroka Sormen Laborategia

#uharte #huarte

You may also like...