Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

KATUEN KONTUAK
Igandea, urriak 22. 17:30. Kultur Etxea.
Bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz.
Hizkuntza: euskara.
Sarrera: 6 €.
Antolatzailea: Euskara Zerbitzua.