🎬🍿HAURRENDAKO ZINEMA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

BARRASKILOA ETA BALEA

Igandea, otsailak 11. 17:30. Kultur Etxea.

Espiritu geldiezinez eta mundua ezagutzeko gogoz, barraskilo txiki bat itsasoetan zeharreko bidaia batean murgilduko da, xibarta baten isatsean igo ondoren. Baina egun batean, baleak norabidea galdu eta badia isolatu batean amaituko du hondartuta. Nola eginen du barraskilo txikiak erreskatatzeko?

Itsaspeko munduko lekurik harrigarrienak eta magikoenak zeharkatzea ahalbidetuko digun adiskidetasun gertagaitz bati buruzko istorio polita da. ‘El Grúfalo’, ‘Zog’ eta ‘La rata pirata’ filmen ekoizleetatik dator abentura berri hau, itsasoaren botereak ukitutako hiru film laburrez lagunduta.

Gomendatutako adina: +4 urte.

Iraupena: 57 min.

Sarrera: 2€.

Antolatzailea: Kultura Zerbitzua.

You may also like...