ERAKUSKETA: ETXEPARE SARIAK

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Martxoaren 2tik 13ra

Nafarroako hainbat toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, Etxepare sariak antolatzen dituzte euskaraz sortutako haurrendako album ilustratuak saritzen dituztenak urtero. Orain arte plazaratutako liburu guztien erakusketa da hau, guztiak ere kalitate handikoak eta euskal literaturaren alorrean erreferentziazkoak. Ikusgai dauden lanen artean eskarmentu handiko egileenak daude, baina beste askok beren burua Etxepare sariaren bitartez eman dute ezagutzera. Euskal literaturan album irudidunen alorrean egun egiten denaren isla da erakusketa.

Bisita ordutegia: astelehenetik ostiralera 14:00etatik 21:00etara

Antolatzailea: Euskara Zerbitzua

You may also like...