IPUINEN MAGIA ikastaroa

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

0-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten guraso euskaldunetzat (B1 gutxieneko jakite-maila).

Ikastaroa hastapena izanen da ipuinak erabiltzeko tresna gisa, gure seme-alaben heziketan laguntzeko: emozioetan lagundu, ipuinen mundua (sailkapena, formatua, etab.), ipuinak nola landu, ipuinak aukeratzeko irizpideak.

Ikastaroan material teorikoa, ipuinen katalogoa eta bibliografia banatuko da.

Datak: Urtarrilaren 29a, otsailaren 5a, 19a eta 26a, 17:00etatik 18:30era.

Lekua: Erabilera anitzetako espazioetan (EP20 gela)

*Haurtzaindegi zerbitzuarekin (EP22 gela)

Izen-emate epea: urtarrilaren 24a arte. Zehaztu haurtzaindegi zerbitzuaren beharra.

Argibide gehiago eta izen-emateak: euskara zerbitzuan 948 33 10 53 / euskarazerbitzua@huarte.es

Prezioa: 20€

Martxoan familia topaketetako (gurasoak euren seme-alabekin) bi tailer antolatuko dira ikastaro honetan ikusitako hainbat aspektu praktikan jartzeko. Tailer honetan parte hartzeko lehentasuna izanen dute ikastaro honetan izena eman duten familiek.

 

You may also like...