🖼️🎨 SENIDETASUNAREN BESTETAKO KARTEL LEHIAKETA MARTXAN!!

Uharteko Udalak jaietako kartel lehiaketaren oinarriak onartu ditu. Kultur Koordinakundearen proposamena jaso ondoren, aldaketa nagusi bat egin da lehiaketaren oinarrietan. Aurten bi modalitate egongo dira: bata helduentzat, 600 euroko sari bakarra izango duena; bestea haurren modalitatea izango da, eta hiru sari izango ditu. Iaz bezala, Uharten erroldatutako pertsonek baino ez dute parte hartuko lehiaketan, uhartearren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. Pertsona bakoitzak kartel bakarra aurkeztu ahal izango du.

  • Kartelak aurkezteko epea: uztailaren 18tik 27ra.
  • Kartela aurkezteko lekua: Udaletxeko Bulego Nagusietan, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.
  • SARIAK:
    • HELDUEN MODALITATEA (14 urtetik aurrera): 600 euroko sari bakarra (hala badagokio, dagokion PFEZ atxikipena aplikatuko zaie).
    • HAURREN MODALITATEA:
      • saria: 125 euroko balea arte plastikoetako materialetan.
      • saria: 100 euroko balea arte plastikoetako materialetan.
      • saria: 75 euroko balea arte plastikoetako materialetan.
  • Herri-bozketa: epea abuztuaren 1etik 10era. www.huarte.es web orriaren bidez bozkatu ahal izango da.

OINARRI OSOAK HEMEN 

Datuak_eranskina

You may also like...