#ConoceUharteEzagutu2019 Orientazioko Seigarren Jardunaldia

Apirilaren 7a, igandea, 6. “Conoce Uharte Ezagutu” Orientazio-Jokoaren Jardunaldia eginen dugu,http://conoce-uharte-ezagutu.info gure web orrialdea bultzatzen jarraitzeko.
Iaz 300 pertsona baino gehiago elkartu ginen eta primeran pasatu genuen.
Mira las fotos aquí. https://flic.kr/s/aHsmga1Rfa


Lekuak identifikatu, zuen estrategia diseinatu eta… jokoaz gozatu!!!
Jarraitu pistak, martxoaren 13tik argitaratzen ari dira gure webaren bitartez: https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/
2 eta 5 kide arteko taldeak. Gogoratu!!! Taldeak bereizten duen zerbait eraman beharko duzue soinean.
Izen-ematea martxoaren 25etik apirilaren 3ra, formulario honen bidez, Ugazten edo Kultur Etxean, taldearen izena, parte-hartzaileak eta kategoria adieraziz.
Kategoriak:
a): Taldean 10 urte (2009. urtea) baino gutxiago edo 65 urtetik gorako (1954 urtea) taldekideren bat
dagoenean.
b): Taldeko kide guztiak 10 urtetik (2008. urtea) gorakoak direnean.
Eta Rally Fotografiko baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izanen duzue.
Oharra: adingabekoek, 12 urte baino helduagoak, parte hartu ahalko duzue zuek bakarrik taldean, baina gurasoen baimena bete beharko duzue formularioaren bidez.
Inskripzioaren prezioa: 2 € pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko.

09:30 El Ferial Plazan: kuota ordainketa, jokoaren informazioa eta mapa jasotzea. Photocall. Eguraldi txarra egitekotan, eskola zaharretako patioko karpatik aterako da.
10:30 Taldeen irteera.
12:30 Jokoaren amaierako gehienezko ordua.
13:00 Parte-hartzaileendako “ogi-mami” jatea “El Ferial” parkean edo karpan (euria izanda).

Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu @UharteEzagutu #ConoceHuarte
Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlojuaren kontra lehiatu.
SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!
Antolatzaileak: Nafarroa Kirol Elkartea, Uharteko auzotarrak, mendi taldea eta Uharteko Udala.

You may also like...