“OinHerri, Herri Hezitzailea”ren jardunaldia

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera.

Uharteko herrian Ikaske Euskaldun Eleaniztunen proiektuan lanean ari gara, gurekin parte hartu nahi baduzu, edo zertan ari garen jakin nahiko bazenu, jarri harremanetan: uhartesortzeniee@gmail.com

Zure partaidetza nahi dugu, anima zaitez…

Lanean ari garenon partetik, gonbitea luzatzen zaitugu ekimen honetan partu har dezazun., apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUn izango da. Informazio gehiago eta izen ematea ondorengo loturan duzu:

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20190304/OinHerri_Herri_Hezitzailearen_jardunaldia

Ekimen honekin, landuko dena hauxe da: Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Bestalde, Herri Hezitzaile gisa eraginkorra izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.

 

IEE - Ikasle euskaldun eleanitzak

Aitziber Garmendia, Tel:619292394 Uharteko Hizkuntza Proiektuko Koordinatzailea Coordinadora del proyecto linguístico de Huarte

También te podría gustar...