🎪✨ NAFARROAKO XXII. ZIRKU JAIALDIA EZIN ZAILAGOA 2023

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

 

Osteguna, abuztuaren 31n

Denok espero dugun zirko arratsaldea!

18:30 JACUZZI (Cia. niMú). San Juan Plaza.

19:00 BACK2CLASSIC (Planeta Trampolí). Plazaldeako patioa.

19:45 KASUMAY (Circo Los). San Juan Plaza.

 

JACUZZI (Cia. niMú)
Norantz doaz burbuilak?

Ur baso ñimiño batean agertu bezain laster azalera handietan libreki barreiatu daitezke. Urak ematen dizkion aukera mugagabeengatik harrituta, niMúk Jacuzzi bat muntatzea erabakitzen du…

Keinu-antzerkiaren eta objektuen manipulazioaren erabilera eredugarriaren bidez, zirkolari honek grabitatearen legeari aurre egiteko gai dela erakutsiko dio publikoari, soka ahul baten gainean trebetasunez ibiliz. Komikotasunez zipriztindua eta giro poetikoan bildua, artista gazte honek ikuslegoa konkistatzea eta bere mundura eramatea lortzen duen ikuskizuna sortzen du. Nimuren mundua.

Iraupena: 40 min.
Publiko guztiendako ikuskizuna.

Zuzendaritza: Xandra Gutiérrez.

Artista eszenan: Xandra Gutiérrez.

 

BACK2CLASSIC (Planeta Trampolí)

Back2Classics ohe elastikoko GeorgeNissen, Larry Griswold edo Ernest Dillon aitzindarien eszenaratzean oinarritutako ikuskizuna da, non sinpletasuna, egunerokotasuna eta inozentzia funtsezko  elementuak diren.

Planeta Trampolí-ren lengoaia eszenikoa, konpainiaren ikerketa eta adierazpen-ildo bihurtu diren bi zutabetan oinarritzen da: artistak ohe elastikoarekin duen harremanaren garapena eta soinua eszenan integratzea, musika enlatatua zuzeneko musika bezain bizi edo are eta biziagoa eginez.

Iraupena: 40 min.
Publiko guztiendako ikuskizuna.

Zuzendaritza: Planeta Trampolí.

Artista eszenan: Angel De Miguel García.

 

KASUMAY (Circo Los)

Elkarren artean oso desberdinak diren hiru pertsona daude mahai baten inguruan, beren bizitzak aldatuko dituen DEIAREN zain. Harrituko gaituzte haien erreakzioekin,  eta dibertitu egingo gaituzte bakoitzaren izaerarekin.

KASUMAYk patin akrobatikoak, monozikloak, malabarrak eta trapezio bikoitza erabiltzen ditu lengoaia eszeniko gisa.

60-70eko hamarkadetan girotutako KASUMAYk, publikoa garai honetara eramaten du, ikusleak unibertso partikular eta bakar batera eramanez. Zirkua tresna gisa hartuta, hiru pertsonaia horiek azkenean, beren burua onartzea nola lortuko duten, elkarrekin hobeto bizi garela ulertu eta, batez ere umorez, edozein oztopo gaindi dezakegula ulertzeko.

Iraupena: 55 min.

Publiko guztiendako ikuskizuna. 

Zuzendaritza: Adrian Swarzcstein.

Artistak eszenan: Antonio Correa, Igor Buzato eta Rosa Peláez.

 

Antolatzen dute: Uharte, San Adrian, Tutera, Altsasu eta Vianako Udalek.

Vous aimerez aussi...