#ConoceUharteEzagutu2021- 11, 12 eta 13. puntuak
11. Puntua
1. pista 3tik:
Erromatar tradiziotik nator, Miliario moduko bat naiz, bide guztiek Erromara eramaten zutenekoa. Baina hurbilekoa zen nire helmuga.
2.pista 3tik:
Harri bat naiz, baina ez naiz filosofala ez eta balio handikoa. Baina garai batean bidaiarientzat garrantzitsua nintzen.
3. pista 3tik:
Orain, oharkabean igarotzen naiz zubi jendetsu baten amaieran, Zokorena, Casa Rosen babesean.
12. Puntua
1. pista 3tik:
Biltzeko lekua, jolaslekua, gastronomia-lekua, kulturarteko lekua…
2.pista 3tik:
Urte askoan Uharten kanpaldiak eta ingurumen hezkuntzako jarduerak antolatu zituen kolektibo bati izena eman zion.
3. pista 3tik:
Parke hau oso zabu bereziagatik ezagutzen da, haurrei asko gustatzen zaiena.
13. Puntua
1. pista 3tik:
Zer irudituko litzaioke kapare burutsuari eta bere ezkutariari soinu hau?:
2.pista 3tik:
“Miravalles del Toboseko gailurrera iritsita, Antso maitea, oinazetzen nau etorkizuneko erraldoien presentziak, imajina ezin daitezkeen proportziokoak, erakusten dizkizudan horiexek bezalakoak”
3. pista 3tik:
Harkaitzen puntu horretatik, iparraldera begira, 56 haize-errota erraldoik osatutako proiektu makro bat dago inguruko 9 haranetako biztanleen gainean.