#ConoceUharteEzagutu2023 – 16 eta 17. puntuak
16. Puntua
1. pista 3tik:
Urbi ibaiaren gainean abesti hau abestu ahal eginen duzu:
Zubiri-zubiri
nongori, nongori
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme-alabak gara gu
zubi hontatik
pasatzen dena
hemen geldituko dela,
hemen geldituko dela!!
2. pista 3tik:
Gurutzatzen banauzu, ‘pieza’ eder batera eramanen zaitut.
3. pista 3tik:
Urbirako bidea hartuta, eskuinetara dagoen bidezidor batek Uharteko gazteek hondakinez garbitu zuten gune batera eramango zaitu, Pasarelak proiektuaren barruan.
17. Puntua
1. pista 3tik:
Leku honetan, aisialdi denboraren gozamena beste maila batean egiten da (hiru mailatan hain zuzen ere).
2. pista 3tik:
Gure herrian gutxien ezagutzen den aisialdirako guneetako bat da, adin eta interes guztietarako espazioak dituena: kirola, haurtzaroa, lorezaintza eta paisaia hemen kokatzen dira, ondoz ondoko hiru terrazatan banatuta.
3. pista 3tik:
Bila nazazu suge batek zaintzen duen piramidearen gailurrean Itaroa urbanizazioan, kirol-kantxaz eta begiratoki zabalez inguratuta.