IRTEERA: IPAR ESKI LARRA-BELAGUAN
Urtarrilaren 27a, larunbata.
Adina: 12 – 30 urte bitarteko gazteak (gazteenak, 2011n jaiotakoak).
Irteera: 08:10ean, Zubiarte 26ko bus geltokitik, farmaziaren ondoan.
Itzulera: 18:45ak aldera Zubiarte 21eko bus geltokira, Vizcay tabernaren ondoan.
Prezioa:
MATERIAL ALOKAIRUA BARNE (*) | ALOKAIRURIK GABE
(**) |
|
Erroldatutakoak | 20 € | 15 € |
Ez erroldatutakoak | 35 € | 25 € |
(*) Hauek barne: forfait, ekipo alokairua (eskiak, bastoiak eta botak), asegurua eta autobusa.
(**) Hauek barne: forfait, asegurua eta autobusa.
Eraman: Elurretako berokia, jertse polarra (edo antzekoa), txandala (edo arropa erosoa), eguzki betaurrekoak, eguzki-krema, txanoa eta eskularruak, ogitartekoak (gosaria, bazkaria, askaria), aldatzeko arropa (kamiseta, barruko arropa, galtzak, jertsea eta galtzerdiak), NANa (edota nortasun agiriren bat) eta osasun-txartela (Osasunbidea).
Izen-ematea: urtarrilaren 8tik 12ra.
Ordainketak: urtarrilaren 13tik 18ra.
Leku mugatuak.
Plazak betetzen badira, zozketa eginen da.
Uharte eta Atarrabiako Gazteria Sailek antolatua.