CONCURSO DE IDEAS: CREA EL LOGO DEL NUEVO LOCAL JUVENIL

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

 

– Testu hau agertuko da: Local juvenil de Huarte UGAZTE Uharteko gazte lokala.

– Orijinala izan beharko du, norberak egindakoa eta beste zerbaiti imitatzen ez diona.

– Teknika: askea, marrazkiak errotulagailuekin egindakotik formatu digitaletaraino balio du.

– DIN A4 tamainan aurkeztu eta tamaina errealean (idazpurukoa).

– Kontuan hartu behar da logotipoa gazte toki baterako dela.

– Proposamenak 3 eratara aurkeztu ditzakezue:

  • Gutun-azal baten barnean sartuak ekarri behar dira eta zuen datu pertsonalak lokalaren animatzaileari eman beharko dizkiozue (Zubiarte, 28).
  • Posta elektronikoz bidali juventud-gazteria@huarte.es. Proposamena eta egilearen datu pertsonalak bidali beharko dira.
  • Lokalean lan egiten duten pertsonek bermatuko dute besteok ez jakitea nork proposatu duen, bozketa ondo joan dadin.

– Saria:

  • 2 sarrera 2013. urtean zehar Iruñean, zuk aukeratutako kontzerturako.
  • Beharrezkoa izanez gero, Jabi Landarekin egin ahalko duzu, logo profesional bezala funtzionatzeko. Formazio hau doan izango da.
  • Eta jakina… ¡¡¡ohorea!!! zeren, ahal den komunikabide guztietan zabalduko da ondorengo informazioa: ideia nork asmatu duenaren izena eta zer saiatu den transmititzen.

– Proposamenak Gaztetxean aurkeztu ahalko dira, maiatzaren 10a arte, ostirala, 14:00etan.

– Epaitza ezagutzera emango da Gaztetxean, maiatzaren 10ean, 18:00etan.

– Epaimahaia: Lourdes Lizarraga, Gazteriaren Zinegotzia, koadrilen Komisioa eta gazte elkarteak (joan nahi duten guztientzat irekita dago). Aholkularia: Jabi Landa.

– Epaimahaiak lehiaketa bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du.

– Irabazle geratzen den logotipoa Uharteko Udalaren jabetzakoa izango da, eta udaleko gazte lokalaren irudi bezala erabiliko da.

– Parte-hartzeagatik, oinarri hauek onartzen dira.

Antolatzen du: koadrilen komisioa, gazte elkarteak eta Uharteko Udala (Gazteria)

Vous aimerez aussi...