IKASTURTE AMAIERAKO TAILERREN ERAKUSKETA.

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

talleres muestra

Antolatzaileak: Uharteko Kultur Etxea zein Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitatea.

 

Ekainaren 6an, 18:00etan San Juan Plazan. Sormen-aisialdi tailerren erakusketa: ehoziri-lan tailerra, zur-lanketa eta jantzigintza. Eta 19:30ean Afrikar dantzen tailerraren ikasleen koreografia bere irakaslearen, Maria Arcoas-en, parte hartzearekin. “Kassa”, nekazaritzaren dantza.

Ekainaren 7an,ostirala, eta ekainaren 8an, larunbata, 20:00etan Kultur Etxean. Uharteko henduen antzerki Tailerraren ikasturte amaierako erakustaldia. Gonbidapenen banaketa ordu bete lehenagotik.

“Hay un cadáver en la biblioteca”  Ágatha Christie-ren kontakizun batean oinarrituta.

Liburutegi eta hilotz bat dira, Marple andrearekin batera, misteriozko korapiloa sortzeko beharrezko osagaiak. Ingalaterrako herri txiki batean gazte bat erretiratutako Koronel baten etxean hilik agertzen da. Inork ez du ulertzen gazteak zer egiten zuen bertan eta zerikusirik duen Marble andereak. Badirudi pertsonaia guztiak sekretu bat ezkutatzen dutela, eta inor ez dago susmoetatik libre.

ANIMATU ETA UHARTEARREN SORMENA EZAGUTZERA HURBIL ZAITEZ!!!

Vous aimerez aussi...