GURASOENTZAKO TAILERRA “Drogen inguruan mintzatzeko, hainbat kontu argi ditzagun”

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

GURASOENDAKO TAILERRA

Tailer honetan, gure seme-alabekin zerikusia duten zenbait egoeraren gainean hausnarketa egiteko aukera izanen dugu, horretarako gogoz baikaude.
Zergatik?
Zenbaitetan, familietan, drogekin zerikusia duten egoera zailekin egiten dugu topo. Gure seme-alabak aisialdi gune berrietan ibiltzen hasten dira eta mesfidantzak, beldurrak eta ziurtasun ezak sortzen dira.
Sarritan, zenbait zailtasunaren aurrean, gaiari ongi heltzen ote diogun zalantza izaten dugu baita gure erantzunak eraginkorrak ote diren.
Ohiko zailtasunak izaten dira, zenbait egoeraren inguruan:
•    Gure seme-alaba adostutakoa baino beranduago iritsi da etxera. Horrek arduraren edota arauen gainean gogoeta egiteko bidea ematen digu.
•    Haxix txina bat harrapatu diot. Drogekin duten harremanaren gainean hausnarketa egitea ahalbidetzen digu.
•    Bikotekideak eta biok ez dugu berdin jokatzen. Heziketa estrategiei buruz pentsatu beharra dugu.
Tailer honen helburuetako bat zailtasun horiek beste familiekin partekatzea da eta aldi berean egoera horiei aurre egiteko bide berriak bilatzea. Honetaz gain, drogak eta horien erabileraren inguruko argibideak eskainiko dira.
Erantzun nahi dugun galderetako bat:
Nola jokatu behar dugu drogen errealitatearen aurrean?

Urriaren 1ean, 3an, 8an eta 10ean
Astearte eta ostegunean
17:00etatik 19:00etara
Xabier Zubiri ikastetxea

Izen ematea: 012ra deitu irailaren 25a baino lehen. DOAN

Vous aimerez aussi...