SORTZEN JAIA

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Sortzen-ek darama 17 urte bere urteroko jaia Taconeran antolatzen, Euskal Eskola Publikoaren alde. Urte bakoitzean ikastetxe bateko Guraso Elkarte batek hartzen du jaia antolatu eta zuzentzeko ardura.

 

Zumedia Guraso Elkarteak ere parte hartzen du Sortzenen eta aurten aukeratuak izan gara antolaketa gure gain hartzeko, baina beste erakargarritasun batekin: ez gara Iruñera joanen baizik eta jaia gure herrira ekarriko dugu, Uhartera.

Besteen artean eta gure inguru hurbilean, Andra Mari Zuria Ikastetxearen eta Uharteko Udalaren laguntza dugu, bai eta Eguesibar, Esteribar eta Lizoain-Arriasgoitiko udalenak ere, ikastetxeko parte ere baitira hauek.

 

Guk hemendik zuri informazioa helaraztea eta gonbidatzea nahi dugu, eta Uharteko gizarte eta kultura talde guztiei, guraso-haur-irakasle guztiei, Andra Mari Zuria Ikastetxe Publiko osoari zuzentzen gara. Guztien parte-hartzearen eta ilusioren bitartez itsasontzi berean gaudela frogatzea lortu nahi dugu, hezkuntza proiektu bereko parte garelako.

 

Aukera ikaragarria dugulako, proiektu komun batean parte hartzeko, beste behin ere gure indarrak batzeko Uharte herri bizia dela azaleratzeko, gai garela eskutik ibiltzeko gure seme-alabentzako kalitatezko eta euskarazko irakaskuntza publiko bat aldarrikatuz, horren aldeko apustua eta lan eginez.

 

Eta, nola eginen duzue bat proiektu honekin?

Ahal duzun moduan. Ez zaitugu soilik jaian parte-hartzeko gonbitea luzatzen, zure laguntza ere eskatzen dizugu, zure ideiak eta proposamenak. Zure ekarpenekin gure lan-organigrama osatzen duten talderen batean parte har dezakezu: komunikazioa, programazioa, azpiegiturak, hezkuntza, txandak, tonbola, materialak….

Laguntza behar dugu, baina batez ere ilusioa behar dugu, gure ingurua hobetzeko gogoa, baita gure seme-alabei eskaini nahi dizkiegun gauzak ere, 2014ko maiatzaren 18a mundu guztiaren jaia izan dadin, jendarte guztirako, azken finean, jai handi bat.

 

Hemendik lehengo gurasoak ere gogoratu nahi ditugu, ahalegin handiz Uharteko neska-mutilek euskaraz ikasteko aukerari bidea ireki zutenak. Familia batzuen ekimenarengatik 1978. urtean Uharteko lehenengo ikastola sortu baitzen.

Geroxeago, urte batzuen zehar Haur Hezkuntza baino ez zen ematen euskaraz ikastetxe publikoan, eta berriro ere familien borrokari esker 6 urte gorako hezkuntzan D eredua ezarri zen. Horixe 1995. urtean lortu zen, eta hortik oraino 720 haurrek ikasi dute D ereduan. Gaur egun ikastetxeko %70 ikasle D eredua aukeratu egin dute.

 

Eta bukatzeko: Igo zaitez gure itsasontzira!

Gure irla txikitik abiatuta, Uharte, itsas zabalera aterako gara TIPUrekin batera, tipula pirata, euskalduna, aldarrikatzailea eta festazalea. Gure herrietan barna ibiliko gara agure altxorra partekatzen: gure hizkuntza, gure kultura, gure historia…

 

 

Uharte, 2013ko abendua DSC09230

Vous aimerez aussi...