D eredua: Esperientzia + Bikaintasuna = Emaitzak

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

kartela3 urteko haurrentzako aurrematrikulazio epea otsailaren 20tik 26ra egonen da irekita.

Uharteko Udalak aukera ezberdinen artean D eredua dela uste du, hizkuntzen murgiltze goiztiarraren bidez, Nafarroako bi hizkuntza berekien, gaztelania eta euskararen, gaitasun osoa ta atzerritar hizkuntza baten (inglesa, frantsesa…) oinarri sendo bat bermatzen duen bakarra.

Ondorengo bideoan agertzen diren bost pertsonen testigantzak, ibilbide eta esperientzia luzeko eredu honen kalitatea, eraginkortasuna eta emaitza pertsonal zein akademikoaren erakusgarri dira.

[vimeo]http://vimeo.com/84814608[/vimeo]

Bideo hau kanpaina zabalago baten euskarria da. Kanpaina honetan UHartekoUdalarekin batera, hurrengo udal eta erakundeek hartu dute parte:  Agoitz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Esteribar, Etxauri, Gares, Oltza Zendea, Orkoien, Sakanako Mankomunitatea eta Zizur Nagusiko Kultur Patronatua.

D ereduaren aldeko kanpaina honen beste euskarrien artean telefono bidez zabaltzeko bideoaren bertsio motzagoa eta aurrematrikulazio adinean dauden haurren familia guztietara bidaliko den hurrengo orribikoa aurki ditzakegu:

Orribikoa

Vous aimerez aussi...