MARTXOAREN 8ko OSPAKIZUNA: Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna.
Martxoaren 7an, ostirala.
20:00etan Kultur Etxean. Bideo proiekzioa: “ Andre Mari Elkarteko 15. Urtemuga” eta “2013ko azaroaren 25ª”.
21:30ean Emakueen afaria igerilekuko tabernan. Txartelak taberna jaso:15€.
Martxoaren 8an, larunbata.
12:00etan manifestazioa iruñean. Andre Mari Emakume Elkarteak animatzen zaituzte iruñeko gaztelu plazatik, 12:00etan, EMAKUMEAREN EGUNAren aldeko manifestazioan parte hartzera .
Antolatzailea: Andre Mari Emakumeen Elkarte
Martxoaren 9an, igandea.
18:45ean. Kafé-antzerkia Kultur Etxeko Arteto Nagusian.
19:30ean. GAZTE ETA HENDUENTZAKO ANTZERKIA,Adriana Olmedo eta Maite Redín-en“NI UN BOLERO MÁS”obra. Sarrera: 1,55€.
Garai bateko eta gaur egungo abestiek maitasunaren inguruan erakutsi digutenari kritika bat da ikuskizun hau: jelosiak, jabetza, maitasuna eta mina elkartuta doaz.
Antolatzailea: Andre Mari Emakumeen Elkarte. Laguntzailea: Kultur Etxea.
ERAKUSKETA. “Eraso sexistaren aurkako argazki-horma ”, martxoaren 7tik 28ra arte. Inaugurazioa: martxoaren 7an, ostirala, 19:15ean.
Kultur Etxean erakutsiko dira 181 testigantza fotografiakoen argazki zein esloganak; Uharteko Anaitasunaren Jaietan burutu zen sentsibilizazio jardunaldian kamararen aurrean jarri ziren auzotarren argazkiak.
Aurkezpena: martxoaren 14an, ostirala, 19:30ean. Kafe bat hartzen dugun bitartean, argazki eta eslogan guztiak bisitatuko ditugu eta hauen inguruan mintzatuko gara. Jaietan argazki horman parte hartu bazenuen, zure argazkia identifikatu eta helbide elektronikoa utzi; bidaliko dizugu!