AUZOLAN – SORTZEN JAIA 2014 UHARTE

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

Prestakuntzan lagundu nahi duzu?

Jaiaren eguna, Maiatzak 18, iada hemen dago… TIPU CURRELA 2

Apuntatu zaitezke:
– Lotura hau jarraituz: https://doodle.com/9uq5azkp7swztgap
– “Eskola zaharretan” arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
– Telefonoz 676.99.40.27. zenbakira deitzen arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Ostiraletik, maiatzaren 16tik, astelehen 19ra, egun frenetikoak izango dira. Egun horietan elkartutako Uharte-ko herriak, auzolanean, ekitaldi hau antolatzeko gai dela munduari adierazi behar diogu eta, horrekin batera, gure tipula pirata, TIPUren ilusioa eta fantasia transmititzen badakigula. Pertsona guztiok beharrezkoak gara. Lan batzuk egin behar dira: kaleak eta ibilbideak seinaleztatzea, barrak eta etxolak prestatzea, argiztapena, ura, soinua, tonbola eta tailerrak prest uztea, trafikoa zaintzea, informatzea, kartelak, hesiak eta zintak jartzea, antolatzea, koordinatzea………. Ehunka zeregin izango dira eta ez dira amaituko, astelehenean, 19an, dena jasota egon arte.

Beste bi aukera pentsatu ditugu, interneta erabili ezin duzuen pertsonak maiatzaren 5 eta 9 bitartean apuntatu ahal izateko:
– Paperean apuntatu “Eskola zaharretan” arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
– Telefonoz, 676.99.40.27. zenbakira deitzen arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Interneten bitartez egiteko, Doodle bat prestatu dugu: sistema bat, nahi eta ahal dugun lanetara apuntatzeko aukera ematen diguna, beti ere ezarritako ordutegietan.
Hau da lan hauetan apuntatzeko taularen lotura:  https://doodle.com/9uq5azkp7swztgap

Nola erabiltzen da Doodle-eko hau?
Orri honetan, gustoko dituzun lanetan apunta zaitezke. Honela egiten da: Ondo begiratu zer motatako lana/k egin nahi duzuen/dituzuen eta taldea beteta badagoen ala ez. Buruan eta zutabe bakoitzeko oinean behar diren pertsonen kopurua idatzita dago. Agertzen den (“su nombre”) hutsunean , zure izen-abizena idatzi. Marka ezazu/itzazu aukeratu duzun/dituzun sutabe/aren/en laukia/k eta sakatu “Guardar” Galdera bat agertuka da telefono zenbakia eskatuz. Bete ezazu eta sakatu berriro “Guardar”. Mezu batek esango dizu dena ongi dagoela. Prozesua pertsona bakoitzarentzat errepikatu behar da. Mila mila mila mila mila esker !!!
Azken txanpa hontan esfortzu bat egin behar dugu eta ahal den guztia lagundu. Ondoan oso ondoan behar zaituztegu. Pertsona guztiak beharrezkoak gara. Leloa argia da: “Geroz eta jende gehiago, lan gutxiago eta denbora gutxiago”.

Uharte batean, itsas zabalean… ¡ GORA TIPU !

Vous aimerez aussi...