UDALEKUAK EUSKARAZ – BEKAK

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

portada_LH_WEB-UHarteZuen seme-alabak euskarazko udaleku batean egon dira?

EZ AHAZTU!!!

 

Irailean zehar beka eskatzeko epea zabalik egonen da.

Zer egin behar duzue?

Udaletxeko erregistro orokorrean instantzia bete eta ondorengo  agiriak aurkeztu:

  1. Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
  2. Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (2013ko errenta aitorpena).
  3. Adinez txikia eskolatuta dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen den.
  4. Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  5. Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  6. Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).

Argibide gehiagorako hementxe duzue deialdia Udalekuetako beka 2014

Zalantzarik baduzue deitu Euskara Zerbitzura: 948 331 053

Vous aimerez aussi...