HELDUENTZAKO ANTZERKI ZIKLOA. Sarreren prezioa: 4,10€

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Azaroaren 23an, igandea, 19:30ean Kultur Etxean. Euskaraz, Demode Quarterren “EPA”.
Jatorria”, “giltza”, “gakoa”, “esentzia” … gainontzeko kulturetatik bereizi, eta desberdin egiten gaituena. Horretxen bila ibili dira hainbat hamarkadetan zehar artista eta intelektual euskaldunak. Demode Quarteteko lau pertsonaiak ere horretan ibili dira. Beraiek musika eta folklorea erabili dute beren ikerketa gai bezala. Bidaiatu egin dute, irakurri, entzun … Ondorioa: erantzunak baino galdera gehiago planteatzen dituen ikuskizuna … batez ere: nola demontre ausartu dira? Polemika alde batera utzita, DQi zerbaitek esaten dio euskal “esentzia” horrek eragina izan duela munduko gainontzeko kulturetan. Erabat seguru daude countryaren, jazzaren, sanbaren, bollybodaren edo pop modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta haranetan bilatu behar dela. Horixe frogatu nahiko digute “EPA”rekin … A ze beldurra!

Vous aimerez aussi...