ADI! INGELERA TAILERRETAN IZENA EMATEKO EPEA LUZATU DA ABENDUAK 9 ARTE, HAUXE BARNE

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Ondorengo ikasleei zuzendua:
 Haur Hezkuntzako 2. eta 3. maila. Gutxienez, 10 ikasleko taldea.
 Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailak. Gutxienez, 10 ikasleko taldea.
Lekua: Uharteko Kultur Etxea.
Ordutegia eta datak: 9:00etatik 14:30era.
 1. txanda: 2014ko abenduaren 22, 23 eta 24an.
 2. txanda: 2014ko abenduaren 29, 30 eta 31n.
Prezioa eta ordaintzeko era:
 Uharten erroldatutako familiak: 55 € ikasleko.
 Uharten erroldatuta ez dauden familiak: 75 € ikasleko.
CNAIk ikastaroaren kostea kobratuko dio ikasle bakoitzari, izena ematerakoan familiak emandako kontu zenbakitik. Une horretan plaza konfirmatutzat emanen da.

Izen-emate lekua eta epea: Ikastaroan izena emateko ondoko estekan sartu beharko da https://www.cnai.es/es/reserva-de-cursos.

Plazak izen-emate ordenaren arabera emanen dira, ikasle bakoitzak aukeratutako txandan. Ikasle bakoitza txanda bakar batean eman ahalko du izena. 2014ko azaroaren 24tik abenduaren 3ra.
Argibide gehiago 948 207343 eta 948 207345 telefonoetan.
Uharteko Udalaren Berdintasun Departamentuak diruz lagundutako tailerra, Uharten erroldatutako ikasleentzat.INGLES

Vous aimerez aussi...