Uharte–Iruñea eta inguruetako Gauzoteka Birtuala jaiotzen da.

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Norbait behar du zuk erabiltzen ez duzun hori

Cosas 2

Gauzoteka bat, gauzen biltoki bat da, baina kasu honetan birtuala, sarean.

Gauzaren bat duzu erabiltzen ez duzuna , egoera onean dago eta ez dakizu zer egin? Zuregandik hurbil dagoen norbait agian beharko luke.

Uharte – Iruñeko Gauzateka birtuala / Cosateca virtual Facebook talde bat da, dagoeneko erabiltzen ez ditugun objektuak besteen esku jartzeko helburua duena, bigarren erabilera eman ahal izateko. Horretarako, talde honetan zure objektu airagarri besteri kez duzue gin behar eta informazio abesteei heltzen zaio.

Talde hau publikoa da eta, hasiera batean, Uharte eta inguruetarako soilik pentsatuta dago, era honetan kontaktua eta trukaketa erreza suertatzen delakoz. Dena den, edozein pertsona batu daiteke eta edozein kide lagunak gehitu edo gonbidatu ditzake.

Facebook plataforma erabiltzen dugu bilaketa errazten duelako, bai eta taldekideen arteko mezu probatuak, txata eta bestelako funtzioak ere. Facebook-eko erabiltzaile bazara, Gauzateka birtuala/Cosateca virtual en Uharte–Iruña taldea bilatu eta kide izatea eskatu.

Ez du interes komertzialik. Ez da tokiko ebay bat, ez eta Emausko trapuketarien bertsioa.

Talde hau erabat altruista da. Objektua eskaini eta behar duenaren arteko akordioa pribatua da, beraz, talde honetako administratzaileek ez dute inongo erantzukizunik bi pertsona horien arteko desadostasunak gertatuz gero.

Aplika dezagun urrezko hiru arauak –

“Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu”.

Zure ingurune hurbilean kontsumo arduratsugo baten alde.

Vous aimerez aussi...