SOROGAIN-CONQUIS AZKEN PLAZAK!!!

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Ugazte local juvenilGoza ezazu abentura eta elurretako asteburu batez
Eguna: otsailaren 21ean eta 22an (larunbata eta igandea).
Nori zuzenduta dago: 2000, 2001 eta 2002 urteetan jaiotako gazteak.
Izen-emateak: otsailaren 8a baino lehen Ugazten.
Prezioa: Uharteko, Atarrabiako, Burlatako eta Arangureneko gazteak 25 euro eta kanpokoak direnak 50 euro.
Irteera: 10:45ean San Juan plazatik (elizaren ondoan).
Gutxi gorabeherako itzulera: 19:00etan leku berean.
Eraman beharrekoa: larunbateko bazkarirako bokata. Lo zakua. Arropa eta oinetako erosoak (hotzerako eta elurrerako). Aldatzeko arropa eta oinetakoak (ostaturako eta barneko jolasetarako). Polainak (baldin badituzue edo bestela eskirako galtzak). Frontala eta kantinplora (edo linterna eta efekturako botila). Txanoa, babes-krema eta eguzkitako betaurrekoak. Esku-oihala eta garbitasunerako nezeserra. Motxila batean eraman (poltsan baino hobeto).
Barne du: afaria larunbatean + ostatua + gosaria + igandeko bazkaria + jarduerak (tailerrak, jolasak eta elur-erraketako alokairua).
Antolatzen du: Uharte, Burlata, Atarrabia eta Aranguren Ibarreko Udalek eta Sorogaineko Conquis Jarduerak.

Vous aimerez aussi...