Alter Paradox

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Ugazte local juvenilDatorren martxoaren 29an Alter Paradox denbora libre eta aisialdi alternatiboko elkarteak arratsalde bat jokoan emateko aukera eskainiko digute Ugazte lokalean, adin guztiei zuzenduta. Elkarte honek “Umbras de Paradox” jarduerak antolatu izan ditu gure herrian, aurten ere errepikatuko dituztenak abuztuan, eta martxoaren 29ko arratsaldean udako jardueretan ikusi ahalko dugunaren aurrerapen txikia erakutsiko digute. Mahai-jokoak, rol-jokoak eta softcombat eginen diren jardueren adibideak dira. Mahai-jokoen azkeneko joeren berri ere emanen digute. Sarrera doan. Arratsaldeko 17:30etik aurrera, animatu eta parte hartu!

Vous aimerez aussi...