#UharteEzagutu 13. eta 14. PUNTUAK

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Franja azul

#UharteEzagutu 13. PUNTUA

1. pista 3tik.

Antzinako errota zahar baten bila nabil, Balbea edo Balberrota deiturikoa, Carlos III “Noblea” Nafarroako Erregearen garaian Uhartearrek utzi zutena zergetatik salbu geratzeko.

2.pista 3tik.

Eliza kasko batean duen ondoko herriak hemendik jasotzen ditu bere baratzak  ureztatzeko ura.

3.pista 3tik.

Udako bero sargoritik ihesean bazabiltza, zatoz ona murgil egitera, txirrista eta guzti aurkituko duzu.

Franja azul

#UharteEzagutu 14. PUNTUA

1. pista 3tik

 Kale nagusian, presatik hurbil, berde koloreko bere ateak gaur ez daude irekita, baina noizean behin,

leihotik begiratuz gero iraganeko bizitza nolakoa zen gogora ekar dezakezu.

2.pista 3tik.

Oso etxe berezia, bertan Uharteko auzotarrek ogia, esnea, txitxirioak eta irina, besteak beste, erostera joaten
ziren. Denda honetan, eskatuz gero, denetarik zegoen!!!

3.pista 3tik.

Pasartea zeharkatu eta gure historia ikusiko duzu. Basteriko Etxea aipatzen badizut, zein tokitaz ari naizen dakizu?

Franja azul

Vous aimerez aussi...