Igandean puntual-puntuak goizeko 10:00etan

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Hemen dago, iritsi da azkenean apirilaren 26a!

Mapa Invitacion

Orientazio 2. Jardunaldia #UharteEzagutu.

Zer da “orienteering” delakoa? Iaz parte hartu bazenuten sekulako adituak izanen zarete.
Jolasa oso erraza da, mapak markaturiko 16 puntuak aurkitu behar dituzu eta, horretarako, puntu horiei buruzko pistak Web orri honetan argitaratu ditugu. Jarraitu dituzu?

Kontrol edo puntu horiek Uharteko dermioan barreiaturik daude eta jokoan dagoen puntuazio guztia lortzeko 2 ordu (penalizaziorik gabe) izanen dituzu, gehienez ere. Aurten berrikuntza bat ere gehitu dugu, ARGAZKI RALLYa, puntu gehiago lortzen lagunduko dizuena.

Eta ez du balio bizikletak, kotxeak edo bestelakoak erabiltzea OINEZ SOILIK!!!

Haurrak, uneoro, euren familiaren erantzukizuna izanen dira.

 PROBA HASI AURRETIK BEHARREZKOAK DIREN ARGIBIDEAK EMANEN DITUGU

Eguraldi prebisioak tenperatura jaitsiko dela dio, bai eta hodei batzuk izanen ditugula, baina badirudi euria ARRATSALDERA ARTE ez etortzea lortuko dugula!!! Beraz, lasai egon, gauza bat besterik ez duzue kontutan hartu behar: hainbat kontrol natura ingurunean kokaturik daude, mendian eta ibai ondoan. Ez duzue bainujantzirik ekarri behar, kar kar. Hori bai, erloju bat taldeko eta boligrafoa. Arguibide gehiago HEMEN.

Gogoratu: Talde bezala bereizten dizuen zerbait eraman!!!

Aurten iaz baino jende gehiago parte hartuko du. Beraz, presta zaitezte!!

Lehenik eta behin, PUNTUAL PUNTUAL iritsi goizeko 10:00etan, bixi-bixi ibili behar gara elizako kanpaikadak harrapa ez gaitzan…
Talde bakoitzeko ardurandun batek taldekide guztien 1€ jaso eta BERE KATEGORIAKO MAHAIRA joan beharko da. 2 mahai egonen dira, kategoria bakoitzerako bat: Familiarra eta Koadrilak. Bertan emanen dizuete Mapa, Argazki Rallyerako orria eta jardunaldia bukatzeko eginen dugun ogi-mamietarako eta edarirako txartelak.

10:00etan San Juan plazan, izen-emateak ordaindu (1€ perstonako).

10:10ean jokoaren inguruko argibideak. Labur-labur jokoaren nondik-norakoak azalduko zaizkizue.

10:20ean Uharteko udal dermioaren mapa banaketa, bertan bisitatu beharreko puntuak markaturik daudela, eta estrategien prestaketa.

10:30ean taldeen irteera. Taldeak, 2 eta 5 pertsonen artean osatuak, elkarturik mantendu behar dira jolasa garatzen den bitartean.

12:30ean jolasaren bukaera ordua. Hemendik aurrera, ordu honetatik pasatzen den 5’ frakzio bakoitzagatik 5 puntuko penalizazioa jarriko da.

13:00etan helmuga itxiko da eta Ogi-mami jatea hasiko da.

Primeran pasako dugu

UHARTE EZAGUTUZ ETA GOZATUZ.

Sar zaitez  http://conoce-uharte-ezagutu.info/eu

eta ikusi Uharten egosten den guztia.

Jarrai gaitzazu Facebooken ATSEGIN DUT sakatuz eta Twitter-en @UharteEzagutu

Vous aimerez aussi...