ALTER PARADOX

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Ugazte local juvenilMaiatzaren 31n Alter Paradox denbora libre eta aisialdi alternatiboko elkarteak igande bat jokoan emateko aukera eskainiko digu Ugazte lokalean, adin guztiei zuzenduta. Elkarte honek “Umbras de Paradox” jarduerak antolatu izan ditu gure herrian, aurten ere errepikatuko dituztenak abuztuan, eta maiatzaren 31n udako jardueretan ikusi ahalko dugunaren aurrerapen txikia erakutsiko digute. Mahai-jokoak, rol-jokoak eta softcombat eginen diren jardueren adibideak dira. Mahai-jokoen azkeneko joeren berri ere emanen digute. Sarrera doan. Arratsaldeko 17:30etik aurrera, animatu eta parte hartu!

Vous aimerez aussi...