#MOVHu! 4. edizioa, 4 aste

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Bizi zeure astea Uharteko Arte Garaikideko Zentroan abuztuko goizetan #MOVHu! Programaren haurrentzako zein gazteentzako tailerrekin.

 Movhu-Huarte-copia42-300x225

Abuztuaren 3tik 7ra arte.

Gazteentzako ilustrazio tailerrataller de ilustracion

Deskribapena: nola komunikatu ilustrazioaren bitartez eta ikertzeko, sortzeko nahiz gozatzeko hizkuntza batean bihurtu.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00ra arte.

Nori zuzenduta: 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat. Gehienez ere 15 pertsonentzat.

Prezioa: 35 euro. 2 anai-arrebek edota gehiago parte hartzen badute, 30 euroko prezioa izanen dute.

Irakatsiko du: Leire Urbeltzek

 

Abuztuaren 10etik 14ra arte.

fotografiaArgazki tailerra

Deskribapena: murgiltze bat errealitate fotografikoaren praktikan, modu aktibo eta dibertigarri batez.

Ordutegia: 11:00etatik 13:00ra arte.

 

Nori zuzenduta: 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat. Gutxieneko kopurua 5 pertsona eta gehienez ere 12.

Prezioa: 35 euro. 2 anai-arrebek edota gehiago parte hartzen badute, 30 euroko prezioa izanen dute.

Irakatsiko du: Unai Pascualek

 

Plastika eta narratibo tailerra: Bizipozaplastica y narrativa

Deskribapena: Haurrek pinturaren, collagearen, lanaren eta hiru dimentsioko jokoaren bitartez beren autobiografia propioa garatu ahal izango dute.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00ra arte.

Nori zuzenduta: 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Gutxieneko kopurua 10 pertsona eta gehienez ere 20.

Prezioa: 35 euro pertsona bakoitzeko. 2 anai-arrebek edota gehiago parte hartzen badute, 15 euroko prezioa izanen dute.

Irakatsiko du: Bidarik

 

Abuztuaren 17tik 21era arte.

jardin-recicladoPlastika eta sortze tailerra. Istorioak eraikitzean: Uharteko Zentroa apaintzen

Deskribapena: parte hartzaileak “artista interbentzionistak” bihurtuko dira eta, hori dela-eta Zentroa azalberrituko da eta inoiz imajinatutako jantziez jantziko da.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00ra arte.

Nori zuzenduta: 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz, irakatsiko da.

Prezioa: 35 euro. 2 anai-arrebek edota gehiago parte hartzen badute, 30 euroko prezioa izanen dute.

                                                                                                                       Irakatsiko du: Bitartean elkarteak.

 

Abuztuaren 24tik 28ra arte.

Ekialdeko serigrafia eta Furoshiki Tailerra: Barraskiloakfuroshiki

Deskribapena: serigrafiaren milaka urteko artea deskubritzeko tailerra, barraskiloen begirada magikoa eta lasaia.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00ra arte.

Nori zuzenduta: 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz, irakatsiko da.

Prezioa: 35 euro. 2 anai-arrebek edota gehiago parte hartzen badute, 30 euroko prezioa izanen dute.

Irakatsiko du: Roberta de Nicolak eta Simona de Incolak.


IZEN EMATEAK: Uztailaren 16tik aurrera participacion@centrohuarte.es posta elektronikoaren bitartez.

MATRIKULAK ORDAINTZEKO: matrikularen zenbatekoaren abonua Uharteko Zentroan bertan egin dezakezu lanegunetan 10:00etatik 13:00ra arte edota diru-sartzea eginez ondorengo kontu korrontean: 2054 0122 149142742097. Azken kasu honetan, diru-sartzea gauzatzean aktibitatearen izenburua zehaztu eta baita pertsonareni zena ere.

GAINERA ABUZTUAN ZEHAR: LIBURUTEGI BIZIA

Deskribapena: irakurketarako, deskubritzeko eta ilustratutako liburuez gozatzeko espazioa. Zeure kabuz, taldeka edota familian; liburutegia, modu autogestionatuan, erabilgarri egonen da nahi duten guztientzat.biblioteca viva

Ordutegia: egunero 10:00etatik 13:30ra arte.

Nori zuzenduta: publiko orokorra.

Prezioa: doakoa. Sarrera librea.

Besteak: erabilera autogestionatuta.

Vous aimerez aussi...