KARATE ERAKUSKETA-EXHIBICION DE KARATE
Urtero bezala, aurten ere Karateko Neguko erakusketa ospatuko da Uharten. Abenduak 20an, goizeko 10:00etan Uharteko udal kiroldegian izango da. Bertan, Uharte eta Buztintxuriko karatekek parte hartuko dute
Egun berean, harmailetan dauden mahaietan gure Uharteko karateken egutegi berriak erosteko aukera izango duzue. Leku berean, 2 urdaiazpiko,Óptica Vistalia-n gastatzeko baleak, Salting-eko sarrerak, pintxo-poteak dohainik eta hainbat gauza gehiago zozketarako boletoak erosteko aukera izango duzue.
ITXOINGO ZAITUZTEGU!