ZUHAITZAREN EGUNA

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

LANDAKETA EGUNA: MARTXOAREN 6an, IGANDEA.
Neskek eta mutilek babestu dituzten arbolak landatuko ditugu Erripagainako zonaldean, udaleko lorazainek lagunduko gaituzte. Jarduera guztian zehar gurasoek haurrak lagunduko dituzte.
Landaketa zonaldera ailegatzeko udalak autobus bat jarriko du parte hartzaile guztien zerbitzura.
Topaketa: 10:30ean Berdintasunaren Plazan (eskolaren aurrealdean).
Izen emateak: otsailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean Kultur Etxean 09:30-13:30 ordutegian eta Balio Anitzeko Espazioetan 15:00- 21:00 ordutegian.
Babesaren prezioa: 1€ haur eta zuhaitz bakoitzeko.
Zer eraman behar da? Oinetako eta arropa erosoa, plastikozko botila bat hutsik 1,5 litrotakoa (ureztagailu gisa erabiliko dugu) eta AITZURRA duenak ekar dezala.
Hamarretakoa egonen da parte-hartzaile guztientzat, edaria bakoitzak bere kabuz eramango du.
Antolatzailea: Uharteko Udala; lorazainen zerbitzua eta Kultur Etxea. Laguntzaileak: APYMA Kimua, Zumedia eta Urbi.

Vous aimerez aussi...