GURE ATZETIK DABILTZANEN PAUSOAK GARA

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna da eta ospatu nahi dugu errepresiorik basatiena pairatu zuten emakume anonimo guztiei omenaldia eginez; emakume horiek sexismoaren bidegabekeria eta krudelkeria errotik ezabatu nahi izateagatik sufritu zuten errepresioa. Irainduak eta baztertuak izan ziren, beren seme-alabak indarrez kendu zizkieten, jipoitu eta etxetik kaleratu zituzten, espetxeetan sartu eta bertan torturatuak edo exekutatuak izan ziren.
Gaur egun, erabateko zigorgabetasunez milaka ume eta emakume bahitu, bortxatu, sexualki mutilatu eta erail egiten dituztela SALATZEN dugu.
Ezin izango zaituztegu inoiz ahaztu, duintasunaren eta askatasunaren aldeko borrokalariok; guk botoa emateko, ikasteko, erabakitzeko eta bizi ahal izateko eskubidea konkistatu duzue. Eskerrik asko, emakume aitzindariok, eskuzabalok eta miragarriok.
Eskerrik asko Uharteko emakumeei lortutako guztia ez galtzeko borrokan jarraitzeagatik eta benetako berdintasuna lortu arte amore ez emateagatik.
ESKER ANITZ.

MARTXOAREN 8ko OSPAKIZUNA: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
• HELDUENTZAKO ANTZERKIA GAZTELANIAZ. Sarrera: 1,55€
Martxoaren 5ean, larunbata, TDiferencia konpainiaren VELMA & CRIS HASTA EL MOÑO obra. Adriana Olmedo eta Maite Redin-ekin.
19:00etan, EMAKUME AITZINDARIEN ALDEKO TOPA! Animatu eta gurekin etorri.
19:30ean, ikuskizunaren hasiera.
Behin edo behin film bat ikusten dugu eta sofatik altxatzeko eta geure bizitzak aldatzeko gogoa eragiten digu, hauxe da Velma-ri eta Cris-i gertatu zaiena. Bi lagun, bi heroi, bizirik dirauen bi, izaera oso desberdina duten bi emakumek eta bakoitzak bere eguneroko unibertsoan murgilduta. Cris Velma baino zaharragoa da; heldua, amatiarra eta eskarmentu handiagoa du alderdi mingarrietan, antolatua, metodikoa, sineskorra eta Velma miresten du. Bestaldetik, Velma oldarkorra, izaera heldugabea, ezjakina, adoretsua, fidela eta dibertigarria da.
Martxoaren 8an, asteartea. 20:00etan Iruñeko Gaztelu enparantzan. MANIFESTAZIOA.
Antolatzailea: Andre Mari. Laguntzailea: Kultur Etxea.

Vous aimerez aussi...