#ConoceUharteEzagutu2016 Orientazioko hirugarren Jardunaldia

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

Para Banes 3 jornada orienting

Apirilak 24 igandean. 2 eta 5 kideko taldeak. Izen ematea apirilaren 5etik 20ra.
Apirilaren 24an Hirugarren “Conoce Uharte Ezagutu” Orientazio-Jokoaren Jardunaldia eginen dugu, http://conoce-uharte-ezagutu.info/gure web orrialdea bultzatzen jarraitzeko.

Iaz 350 pertsona baino gehiago elkartu eta primeran pasatu genuen eguraldi txarra egin arren.

Berriz ere martxan jarriko gara Uharte ezagutzeko .

Captura Conoce Uharte

(Iazko jardunaldiko argazki gehiago ikusi nahi baduzu, argazkian sakatu edo ondorengo loturan https://flic.kr/s/aHskaxwKXS )

Jarduera herrikoia da, bertan, herri osoan zehar sakabanatuta egonen diren 17 puntu aurkitu beharko dira. Horietako batzuek oso leku ezagunak aipatuko dituzte eta beste batzuk, berriz, zein diren bilatu beharko dituzue. Horretarako martxoaren 30etik aurrera, Web orrialdean agertuko dira puntu bakoitzeko hiru pista. Beraz, erne egon!
Taldeak soilik lekuak identifikatu behar ditu, estrategia bat disenatu eta jokoaz gozatzen saiatu!! puntu guztiek ez dute berdin balio!! Jardunaldiaren amaieran El Ferial parkean bilduko gara ogi-mami jate batekin ospatzeko.
Nork parte har dezake? 2 eta 5 kideko taldeak. Ez dago adin mugarik. Taldeak bereizten duen zerbait eraman beharko duzue soinean. Amaitzeko, ogi-mami jate batekin ospatuko dugu. Zure lagunekin, familiarekin edota auzokideekin inskriba zaitez!
Aurreko urtean bezala, Rally Fotografiko baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izanen dugu. Informazio gehiago www.conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean.

Izen ematea apirilaren 5etik 20ra arte. Interneten bitartez honako lotura jarraituz enlace http://goo.gl/forms/TTLw73FuP0, edo Ugazten edota Kultur Etxean, taldearen izena, partehartzaileak eta kategoria adieraziz.
Kategoria A): Taldean 10 urte baino gutxiagoko adina duen taldekideren bat dagoenean (2006. urtetik aurerra).
Kategoria B): Taldeko kide guztiak 10 urtetik gorakoak direnean.
Ordutegia:

09:30 San Juan Plazan, mapa eta jokoaren informazioa jaso. Photocall.
10:30 Tadeldeen irteera.
12:30 Jokoaren amaierako gehienezko ordua.
13:00 Partehartzaileendako “ogi-mami” jatea.
Inskripzioaren prezioa: 1’5€ pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko 09:30 San Juan Plazan.
Martxoaren 30etik aurrera, ibilbidearen mapa et pistak http://conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean zabalduko dira.
Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu @UharteEzagutu #ConoceHuarte

Captura Conoce Uharte

Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlijuaren kontra lehiatu.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!

Antolatzaileak: Uharteko auzotarrak, mendi taldea
eta Uharteko Udala
Laguntzaileak: Uharteko kultur taldeak.

Vous aimerez aussi...