GAZTELERA KLASEAK AURRERA DOAZ ARRAKASTA HANDIAREKIN

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

DSC_0579DSC_0580DSC_0587

Urtarrilean Uharteko migratzaileei zuzendutako gaztelania klaseak hasi ziren herrian, Jose María Iribarren helduen hezkuntza zentroaren laguntzarekin. Talde txiki batekin hasi ziren klaseak eta egun hogei ikasle inguru biltzen dira. Taldearen aniztasuna oso aberatsa da jatorriaren aldetik, bertan biltzen delako Pakistan, Hungaria, Ingalaterra, Thailandia, Maroko, Ukraina, Aljeria, Senegal, Mali… bezalako lurraldeetako jendea. Mahai baten bueltan eta giro ederrean, hizkuntza praktikatzen duten bitartean, haien esperientzia eta jakinduriaren aberastasuna partekatzen dute.
Taldea ikasle berriei irekita dago eta klaseak doakoak dira. Astean lau saio egiten dira, Astelehenetik Ostegunera Uharteko espazio anitzetan 14:50etik 16:30era.
Informazio gehiagorako eta izena emateko Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitatearekin hitz egin dezakezu, hara hurbilduz (San juan plaza, 1 – 3. pisua, Uharte), 948333223 telefonora deituz edo animación@huarte.es helbidera mezua bidaliz. Han ikusiko dugu elkar!
 

Vous aimerez aussi...