“Erdibana” antzerkia euskaraz

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

erdibana2

 

 

 

 

 

 

 

Azaroak 13, igandea,  19:30etan Kultur Etxean.

 “ERDIBANA” KOMEDIA

Sarrera: 4,10 €

Txalo Produkzioak

Bere azkenetan den ama, enbolia eta gripeak jota, hiltzeko batere asmorik gabe eta bi seme. Batek burusoil geratzen ari den emakume berekoia du, enpresa hondoratzeko arriskuan eta erretreta hartzeko garaia gero eta urrutiago; beste semea etxean amaren kargu, bainatu,orraztu eta ia akabatzen duena (ama enboliaduna).

Jehova testigu bat ere ageri da, asteazkenero, ama bixitatzera etortzen dena, banku libreta asko, baina  diru gutxi aurreztuta eta saldu beharreko etxe bat.

Amari bultzadatxo bat eman nahian, amaigabeko gau batean, ezkutuan gordetako sekretuez gain, elementu gehiago azalduko dira: soka bat, lanpara bat eta leihoak zabal-zabalik negu gorrian, kuxin bat eta ogi-mami apurrak,,, A! eta txirrinak jo eta jo… txirrin festa.

Hori da ERDIBANA. komedia bat, noski.

Aktoreak: Iker Galartza eta Jose Ramon Soroiz

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Vous aimerez aussi...