ANIMATZAILEAREN DEIALDIA UHARTEKO UDALA
PROFILA:
Langabezian egotea.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emana egotea 2017/03/17ko 14:00ak baino lehen.
Uharten erroldatua izatea 2017/03/13ko baino lehen.
Euskarazko 2 profila izatea edo maila berdineko edo altuago tituloa izatea.
BALORATUKO DA:
Lan postuarekin erlazionatutako ikasketak (gizarteratzeko eta gizarte hezkuntzako ikasketak, …).
Gazteriarekin erlazionatutako ikasketak.
Gazteekin laneko experientzia (ordainduta).
Ahozko proba 2017/03/21an izanen da, benetako kasu praktikoak konpontzeko gaitasuna baloratuko da.
Curriculum-a aurkeztu beharko duzue Udaletxeko bulegoan edo posta elektronikoz ayuntamiento@huarte.es helbidean, 2017/03/17ko 14:00ak baino lehen.