#ConoceUharteEzagutu2017 Orientazioko laugarren Jardunaldia

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

Maiatzaren 14 igandean. 2 eta 5 kideko taldeak. Izen ematea apirilaren 24tik maiatzaren 10ra.
Maiatzaren 24an Hirugarren “Conoce Uharte Ezagutu” Orientazio-Jokoaren Jardunaldia eginen dugu, http://conoce-uharte-ezagutu.info gure web orrialdea bultzatzen jarraitzeko.

Iaz 300 pertsona baino gehiago elkartu eta primeran pasatu genuen eguraldi txarra egin arren.

Berriz ere martxan jarriko gara Uharte ezagutzeko

(Iazko jardunaldiko argazki gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu ondorengo loturan)

https://www.flickr.com/photos/conoce-uharte-ezagutu/sets/72157665220061803)

Jarduera herrikoia da, bertan, herri osoan zehar sakabanatuta egonen diren 18 puntu aurkitu beharko dira. Horietako batzuek oso leku ezagunak aipatuko dituzte eta beste batzuk, berriz, zein diren bilatu beharko dituzue. Horretarako apirilaren 19tik aurrera, Web orrialdean agertuko dira puntu bakoitzeko pista ezberdinak. Beraz, erne egon!
Taldeak soilik lekuak identifikatu behar ditu, estrategia bat disenatu eta jokoaz gozatzen saiatu!! puntu guztiek ez dute berdin balio!! Jardunaldiaren amaieran El Ferial parkean bilduko gara ogi-mami jate batekin ospatzeko.
Nork parte har dezake? 2 eta 5 kideko taldeak. Ez dago adin mugarik. Taldeak bereizten duen zerbait eraman beharko duzue soinean. Amaitzeko, ogi-mami jate batekin ospatuko dugu. Zure lagunekin, familiarekin edota auzokideekin inskriba zaitez!
Aurreko urtean bezala, Rally Fotografiko baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izanen dugu. Informazio gehiago www.conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean.

Izen ematea apirilaren 24tik maiatzaren 10ra arte. Interneten bitartez honako lotura jarraituz  https://goo.gl/forms/vMlHvYv0ztKVF6Vj1 edo Ugazten edota Kultur Etxean, taldearen izena, partehartzaileak eta kategoria adieraziz.

Kategoria A): Taldean 10 urte baino gutxiagoko adina duen taldekideren bat dagoenean (2007. urtetik aurerra).
Kategoria B): Taldeko kide guztiak 10 urtetik gorakoak direnean.

Ordutegia:

09:30 Arte Garaikide Zentroan, mapa eta jokoaren informazioa jaso. Photocall.
10:30 Tadeldeen irteera.
12:30 Jokoaren amaierako gehienezko ordua.
13:00 Partehartzaileendako “ogi-mami” jatea.

Inskripzioaren prezioa: 1’5€ pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko 09:30 Arte Garaikide Zentroan.
Apirilaren 19tik aurrera, ibilbidearen mapa et pistak http://conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean zabalduko dira.

Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu @UharteEzagutu #ConoceHuarte

Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlijuaren kontra lehiatu.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!

Antolatzaileak: Uharteko auzotarrak, mendi taldea
eta Uharteko Udala
Laguntzaileak: Uharteko kultur taldeak.

 

Vous aimerez aussi...