#ConoceUharteEzagutu2017 – 13, 14 eta 15 puntuak
13. PUNTUA: “PUNTU ABENTURA”
1. pista 3tik:
Nahiz eta ezagutu ez, Uharteko mugan nago; eta itxura ugariko baratza horiek ureztatzen ditut.
2. pista 3tik:
Argaraino jaisten naiz ingurune basa bat elikatu ondoren eta udan, ezinean banabil ere, ailegatzen naiz, “sakaderak” betetzen ditut.
Altzutzate errekako “sakaderak”. Uharte.
3. pista 3tik:
Miretsi nahi banauzue, erreka gora igo eta, errotondaren azpitik, nire ahoraino ailegatu beharko duzue.
14. PUNTUA
1. pista 3tik:
1994ko apirilaren 8an jaio zen eta gutxi gorabehera egunero 100.000 jarraitzaile ditu.
2. pista 3tik:
Gosari lasai batean edo eguzkipean dagoen bankuan konpainia egiten ahal digu, baina batzuetan “begiratu azkar bat” besterik ez diogu ematen.
3. pista 3tik:
Bere leloa da “irakurtzen duzuna zara”.
15. PUNTUA
1. pista 3tik:
Hemen elkartzen garen 3 pertsonak mendiko bista ederrotaz gozatzen dugu.
2. pista 3tik:
Ziegan lo eginen balu, zalantzarik gabe ikusiko nituzke, baina hitz eginez gero erantzunik gabe geratuko nintzateke.
3. pista 3tik:
Javi Landa artista gaztearen 3Face proiektuaren baitan, 3 mural handi egin ziren Uharte, Atarrabia eta Burlatan. Horietako bakoitzean 3 pertsona agertzen dira, herri bakoitzeko bana. Bila ezazu gurea eta gure protagonistak!!!