#ConoceUharteEzagutu2017- PARTE-HARTZEA ETA DIBERTSIOA CONOCE UHARTE EZAGUTU ORIENTAZIOKO 4. JARDUNALDIAN

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Maiatzaren 14ko jardunaldia aurreikusitako espektatiba guztiak gainditu zituen; 375 izen-emate baino gehiago izan genituen, nahiz eta azkenean 349 pertsona parte hartu eta goiz honetaz gozatu, jaigiroan murgildutako goiza izan baitzen. Lehiakortasunak eta abentararako gogoak emozioa handitu zuen.

Aurten Areta industrialdera joan gara eta uhartear askorentzat ezezagunak ziren lekuak ezagutzeko parada izan duzue. Altzutzateko errekatxoak urteko aurkikuntza izan da askorentzat!!!

Pixka bat gehiago ezagutu ditugu antzinako lanbideak eta ohiturak, gure herriko bitxikeriak eta historia, zeharkatu ditugu luiziak eta erretako eremuak (eta batzutan gainera… tira zuzen!!!), hezkuntza eremu ezberdinetara hurbildu gara eta elkartu ditu, beti bezala, belaunaldi ezberdinetako pertsonak oroitzapenak eta proiektuak partekatzeko. Eta dena helburu bakar batekin: Uharte hobekiago ezagutu.

Emozio pixka bat ere izan dugu “Abendura-puntuarekin”, non, eguraldia lagun, batzuk oso era bitxian busti ziren…

Eta berrikuntza bat ere izan dugu: modernizatu gara!!! izen-emateak txip bidezko pika sistema batekin egin ditugu. Honek lanak asko erraztu dizkigu eta den dena Nafarroako Kirol Elkarteari esker.

ARGAZKI RALLYA

Jostagarriagoa egiten duen elementua, gure ingurunea hobekiago ezagutzeko aukera ere ematen diguna. Ez dugu kirol proba soil bat egin nahi, dena ez dadila presaka egin lehena iristeko. Uharte, gure ingurunea, gure historia, gure jendea… gehiago ezagutzean datza…

GURE WEB ORRIA

… eta nola ez! gure web orria bilakatu partekatzeko erraminta.  Dakizuen bezala web orri honetanUharten dauden baliabide guztiak eguneratuak aurki ditzakezue eta taldeek herrian bertan egiten dituzuen jarduera kulturala, kirola, e.a. bertan argitara dezakezue, eta ez da makala!!!

ARGAZKIAK

Laugarren jardunaldi hau detailetxo txikiz beterik egon da. Argazkietan horiek guztiak jasozten saiatu gara eta jarduera honetan boluntario eskaini ziren pertsona askori esker zertxobait lortu dugu. Mil gracias.

Argazkiak flickr-en igoz joanen gara astean zehar eta “hemen” ikusi ahalko dituzue. Asko dira… ziur bat baino gehiagotan agertzen zaretela. Goza itzazue!

SAILKAPENA

Ah, noski! Detailetxo bat ahazten zaigu! Baina hemen duzue guztion kuriositatea hasetzeko. A mailan irabazleak suertatu ziren “Esploratzaileak II” taldea, gehienezko puntuazioa lortu zuten ordu 1 eta 44 minututan.

B mailan, “AzGo” taldekoek puntuazio osoa lortu zuten ordu 1 eta 14 minututan. Zorionak txapeldunak!

Oharra: parte-hartzaile asko izan zarete eta kontutan hartu beharreko fakture asko ere (ibilbidea, rallya, denborak…). Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu hanka-sartzeren egin badugu. Jakin badakigu ulertzen gaituzuela!!!

Talde guztien puntuazioa kontsulta dezakezue beheko esteketan:

” A MAILA”           “B MAILA”

MILA ESKER PARTE-HARTZEAGATIK!!

Herrian eginen diren hurrengo jardueretan topo eginen dugu. Bat ere ez galtzeko hemen dituzue kontsultagai:
http://conoce-uharte-ezagutu.info/

Jarraitu Facebook-en ATSEGIN DUT klikatuz, Twitter-en @UharteEzagutu
eta orain Instagram-en.

Vous aimerez aussi...