Kalean dago jadanik musika eskola, euskara, kultura eta gazteriako udal zerbitzuek 2017/2018 ikasturterako egiten duten ikastaro eta tailerren eskaintza. Lehenengo aldiz, eskuorri bateratua kaleratu da, zeinetan sormen aisiladi tailerrak, Ugazteren iraupen luzeko jarduerak eta udal musika eskolaren eskaintza jasotzen diren.