Jada bozka dezakezue Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketaren 5. edizioaren film labur hoberena!!

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Sakatu esteka honetan eta finalista atera diren 10 film laburrak ikusi ahalko dituzu, bai eta gustukoena bozkatu ere!!

http://www.noticiasdenavarra.com/corporativos/concursos

Uharten La Jota de Sancho el Fuerte film laburraren bi proiekzio egonen dira, abenduaren 29an Kultur Etxean.
19:30ean lehenengo pasea eta 20:15ean bigarrena.

Iruñea. Nafarroa
Bi kanpotar nafar bihurtu nahi dira, baina hori lortzeko ez dute lan erraza izanen. Hainbat proba pasa beharko dituzte “Nafarren formaziorako Sistema Integralaren” parte direnak. Tokiko historialariaren laguntza soilik erraztuko die bidea.

Hauxe da La Jota de Sancho el Fuerte film laburraren istorioa, Nafarroa Zinemaren Lurraldea film laburren 5. edizioko film finalistetako bat da eta, berau egiteko, Uharteko Udalaren laguntza izan du. Manu Alvarezek zuzendu du eta proiektuaren errealizazioan musu-truk inplikatu dira hainbat talde eta pertsona: Uharte, Atarrabia eta Burlatako Erraldoi eta Kilikien konpartsak, Uharteko Jota Eskola eta tipulazorro asko.

Lehiaketak Nafarroako Gobernuaren Turismo Departamentuaren eta Nafarroako Film Commission-en laguntza berezia izan du.

Obra guztiak abenduaren 11tik 20ra Nafarroako hainbat aretoetan proiektatuko dira publiko aurrean. Interneten bidez ikusteko aukera ere izanen da eta esteka horren bitartez bozka emateko aukera ere bada, publikoaren sarirako.

Ikusi hemen behean lehiaketako film laburrak non eta noiz proiektatuko diren.


Argibide gehiagorako ondoko estekan ikus dezakezue: Zinemaren astea hastera doa: abeduaren 11tik 20ra aretoetan.

 

Vous aimerez aussi...