JATETXE ETA TABERNAKO OINARRIZKO LANEN IKASTAROA
1.Mailako profesionaltasun ziurtagiria
246 ordu (teorikoak + enplegurako konpetentziak + banakako segimendua) + 80 ordu laboralak ez diren enplegurako praktikak.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ziurtatuta.
16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Burlata, Atarrabia eta Uharteko erroldatuek eta langabetuek lehentasuna izango dute. Ezinbestekoa da izen ematearekin batera langabetu txartela aurkeztea.
Noiz: 2018ko otsailaren 26tik ekainaren 4ra.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik – 19:00etara.
Lekua: Burlata Zentro Integratua-LH.
Izen emate eta ordainketak: Urtarrilaren 15etik 26ra Ugazten.
Kuota: 25 €*
*Gehi 50 €ko fidantza, titulua lortu ondoren erroldatuei itzuliko zaiena.
Antolatzen du: Atarrabia, Burlata eta Uharteko Udalak.
Ematen du: Burlata Zentro Integratua-LH eta Iturrondo Formazio Zentroa.