EUSKARALDIA – “11 egun euskaraz” ekimena

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Azken aldian prentsan behin baino gehiagotan agertu da EUSKARALDIA ekimena.

Euskal Herri mailako ekimen bat da eta helburu bezala du euskararen erabilera areagotzea, inertziak apurtzea eta aldekotasun sinbolikotik urrats praktikoetara pasatzea.

2018rako planteatzen da “11 egun euskaraz” ekimena antolatzea. Antolaketa horretarako herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da, ekimena herritarra baita, baina udala prest dago laguntza emateko.

Herri askok bat egin dute dagoeneko ekimen honekin eta UHARTEK? Bat eginen du ere?

Ostiral honetan dago ekimenaren aurkezpena eta Topaguneko Larraitz Amadoz etorriko da azaltzera.

Martxoak 16, ostirala.

19:00etan.

Erabilera anitzetako 2. gelan.

Zatoz, zure zain gaude!

Vous aimerez aussi...