#ConoceUharteEzagutu2018 6 eta 7. puntuak
6. Puntua
1. pista 3tik:
Hondartzako arean inolako ardurarik gabe jolasean dabiltzan haurrak bezala: zulo bat hemendik, mordo bat handik, orain tuneltxo bat egin… ondorioak kontutan hartu gabe.
2. pista 3tik:
Argak, gure lagun maiteak, berea zena eta gizakiok lapurtutakoa eskatzen du, beraz, galdetu ere egin gabe eskura duena hartzen du: baratzak, garajeak, parkeak…
3. pista 3tik:
Lezioa ikasita, pasa den udan lurrak kendu zituzten, 120.000 m³, jolasa baino gehiago. Aurten meandroa berreskuratzeko proiektua idatziko da.
7. Puntua
1. pista 3tik:
Gazteek begi bistan dute…
2. pista 3tik:
Ilea morea daukat eta 2015eko Cantamañanas ekimenak nire jaiotza ikusi zuen.
3. pista 3tik:
Uharteko Bertso Eskolako eta beste gazte batzuen artean, martxoaren 8a aitzakian, gizonen eta emakumeen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatuz eginiko bideoaren atzeko planoa naiz.