UDAKO HIRI KANPALDIAK – AURREINSKRIPZIOA

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Uda garaia iristen ari da eta laster zuen seme-alabak oporretan egonen dira.

Planik bai?

Udaletik eskaintzen diren UDAKO HIRI KANPALDIETAN izena ematera animatzen zaituztegu. Udaleku horiek haur hezkuntzako 1. maila eta lehen hezkuntzako 6. maila artean ikasten ari diren neska-mutilentzako dira eta Txubindo Naturgelak ematen ditu.

Ikusiko duzue, primeran pasako dute!

Izen-emate epea: maiatzaren 8tik 14ra, 948 012 012 telefonoan.

TXANDAK. BERRIA! Aurten aste batekoak dira:

  1. Ekainaren 20tik 22ra (3 egun).
  2. Ekainaren 25etik 29ra (5 egun).
  3. Uztailaren 2tik 5era (4 egun).
  4. Uztailaren 16tik 20ra (5 egun).
  5. Uztailaren 23tik 27ra (5 egun).
  6. Uztailaren 30etik abuztuaren 3ra (5 eg.)
  7. Abuztuaren 6tik 10era (5 egun).
  8. Abuztuaren 13tik 17ra (4 egun).
  9. Abuztuaren 20tik 24ra (5 egun).
  10. Abuztuaren 27tik 31ra (5 egun).

ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:00etara, baina sartzeko ordutegia malgua izanen da: 8:00etatik 9:15era. Jantoki zerbitzua (14:00-15:30) eskainiko da, bazkaria etxetik ekarrita.

Euskara eta Gaztelaniazko taldeak.

Plaza kopurua: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez 30 hau 1., 2., 3., 6., 7., 8., 9. eta 10. txandetan eta 40 haur 4. eta 5. txandetan. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

Matrikulazioa:

AURRE-INSKRIPZIO KUOTA: 15,50€/txanda tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

PLAZAK KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez, maiatzaren 21etik 25era.

MATRIKULAK: maiatzaren 28tik ekainaren 8ra, Udaletxeko erregistro orokorrean edo euskarazerbitzua@huarte.es helbidean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
  • Osasun txartelaren fotokopia.
  • IBAN – Kontu zenbakia.
  • 2017ko errenta aitorpena (ekainaren 22ra arte luzatuko da aurkezteko epea). Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

PREZIO PUBLIKOA:

Errenta tartea 5 egun 3 egun 4 egun
< 5.000        25,50 €        15,50 €        22,50 €
5.001-8.000        46,50 €        28,00 €        37,00 €
8.001-10.000        58,00 €        35,00 €        46,50 €
10.001-15.000        64,00 €        38,50 €        51,00 €
15.001-20.000        70,50 €        42,50 €        56,50 €
> 20.001        77,50 €        46,50 €        62,00 €
Erroldatu gabeak      120,00 €        72,00 €        96,00 €
  • 3 egun – Prezioa 13,50€ (8 gutxienez) eta 7,00€ (15 gehienez begiraleko) artean ibiliko da.
  • 4 egun – Prezioa 18,00€ (8 gutxienez) eta 9,50€ (15 gehienez begiraleko) artean ibiliko da.
  • 5 egun – Prezioa 22,50€ (8 gutxienez) eta 12,00€ (15 gehienez begiraleko) artean ibiliko da.

Plaza kopurua: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta, gehienez ere, 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

Matrikulazioa:

AURRE-INSKRIPZIO KUOTA: 22,50€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

PLAZAK KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez, martxoaren 5etik 7ra.

MATRIKULAK: martxoaren 12tik 16ra, Udaletxeko erregistro orokorrean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
  • Osasun txartelaren fotokopia.
  • IBAN – Kontu zenbakia.
  • 2016eko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

PREZIO PUBLIKOA (4 egun):

  • 5.000 € bitarteko PCE – 22,50€.
  • 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE – 37,00€.
  • 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE – 46,50€.
  • 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE – 51,00€.
  • 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE – 56,50€.
  • 20.001 eurotik gorako PCE – 62,00€.
  • Erroldatu gabeak – 96,00€.
  • Jantoki zerbitzua (14:00-15:30). Prezioa 18,00€ (gutxienez, 8 haur) eta 9,50€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da.

Vous aimerez aussi...