GABONETAN ERE KULTURAZ GOZATU!

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

Haur, gazte eta helduendako kultur jarduerak antolatu ditugu, gabon hauetan ere kulturaz gozatzen jarraitzeko. Sarrerak eskuragai dituzue on-line:  https://es.patronbase.com/_HuarteEu/Productions 

Eta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago egunean bertan takillan!

Hona hemen izango ditugun jarduerak:

 

FAMILIARTEKO ANTZERKIA (EUSKARAZ)

AMILAMI (Pantzart Taldea)

Asteazkena, abenduak 26. 17:30. Kultur Etxean.

Juan Kruz Igerabideren Amilamiren ipuinan oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta laminen istorioak kontatzen dira gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka dago istorioaren muinean eta laminen istorioez gain, kontaketaren baitan, usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak eta instrumentu ezberkinekin egindako musikak txertatzen dira. Oizko instrumentuak aparte (esku soinua, alboka, harmonika, e.a.) Lamine Diawara, Senegaleko musikariak perkusioa eta kantua egiten ditu.  Amaiera bikaina emateko, haurrek musika-tresnak jo eta usain-belarrak etxera eramaten dituzte.

4 urtetik aurrera. Sarrera: 3 €

 

 

ARMONIA RONDALLAREN KONTZERTUA

Larunbata, abenduak 29. 19:00. Kultur Etxea.

Armonia Rondalla 1982.urteko maiatzaren 3an sortu zen eta Iruñeako El Vergelen dauka bere egoitza. Gaur egungo zuzendaria Pedro Maria Montoya da eta hainbat musika tresnaz eta ahotsez osatua dago. Kontzertu honetan errepertorio anitza eskainiko dute gaztetasunez beterik dauden musikari hauek.

Sarrera: 2 €

 

 

 

FAMILIARTEKO ANTZERKIA

TXONTXONGILOAK (GAZTELERAZ)

ADIÓS PETER PAN (Festuc Teatre)

Asteazkena, urtarrilak 2. 17:30. Kultur Etxean.

Maria irudimen handiko neska da eta liluratuta geratzen da bere aititek kontatzen dizkion ipuinak eta historiak entzuten, gainera, arratsaldero, biak ibiltzen dira Peter Pan izatera jolasean. Baina, gau batean, galdutako umeek Maria bere logelan hartu eta Sekula Betiko lurraldera eramango dute. Mariak orduan biziko ditu abenturak lehen pertsonan.

4 urtetik aurrera. Sarrera: 3 €

 

SCAPE ROOM KULTUR ETXEAN!

T34TRO 3SC4P3

Ostirala, urtarrilak 4. Bi saio.

18:30 Euskarazko saioa.

20:00 Gaztelerazko saioa.

Proposamen dibertigarri honetan parte hartzen dutenek enigmak ebatzi, frogak aztertu, galderak erantzun, erabakiak hartu eta lagundu egin beharko dute…istorioa argitzen joateko eta helburu bat azkar-azkar betetzeko. Soilik jolasteko gogoak ekarri behar dira!

Prezioa: 3 €

12 urtetik gorakoendako.

Oholtzara Salto Programa: Caja Navarra Fundazioak-Caixa Fundazioak diruz lagundutako eta Nafarroako Antzoki sareak antolatutako programa.

 

Vous aimerez aussi...